06-apirila-2022

"Bide onetik goaz eta gauzak irtengo dira, seguru"

Ariane Ochoa Basque Teameko surflaria Caparica Surf Fest txapelketari ekingo dio iaz jokatu zituen Challenger Serieserako pasea bilatzeko

Ariane Ochoak 25. postuan amaitu zuen Israelgo Netanya txapelketa, eta horrek zaildu egin zituen Munduko zirkuiturik gorenera, WCTra, sartzeko aukera ematen duten ekitaldietan, hau da, Challenger Seriesetan lehiatzeko asmoak. Orain 13. postuan dago Europako zerrenda orokorrean. Basque Teameko komunikazio taldea Caparicara joan da eta surflari bizkaitarrarekin hitz egin du.

“Egia da Israel ez dela batere ondo joan. Egia da denboraldi-aurre super ona egin dugula eta oso pozik nagoela lanarekin. Israel irten ez bazen ere, bide onetik goaz eta gauzak seguru aterako dira. Iazko erreferentzia hartu behar da, urte ona izan baitzen niretzat, Munduko zerrendan izan ditudan emaitzarik onenekin. Sentsazio onak bilatzen ari naiz txapelketa honetan eta ziur denborarekin aterako dela, oso lan ona egiten ari garelako eta ziur nago aterako dela”.

“Azkenaldian bitxia da, baina badirudi txapelketa dagoenean itsasoa hil eta desagertu egiten dela, baina ohituta gaude horrelako garaiak izatera, olatu gutxirekin. Aspaldi ari gara hori lantzen, mesedegarriak ez diren olatuekin lehiatzen. Astean zehar baldintzak hobetuko direlakoan gaude. Badirudi asteburuan itsaso pixka bat gehiago izango dugula eta, batez ere, dagoenari aurre egin eta dagoenarekin mentalizatuko garela. Ondo aritu gara olatu hauekin entrenatzen eta dagoenera egokitzen”.

“Lehiaketa honetan, nire helburua gozatzea eta iaz izan nituen lehiakortasun-sentsazio horiek bilatzea da, batez ere mentalki. Estrategia onak egitea eta pausoz pauso joatea, txandaz txanda”.

“Neskentzat eta lehiaketentzat ez da asko aldatuko rankinga, 1.000 puntu baitira, eta datorrenerako erritmoa hartzen jarraitzeko txapelketa da. Ea aurten nazioartean lehiatzeko aukera dudan eta, bestela, datorren urterako puntuak lortzeko prestatu beharko dut. Orain egunez egun noa, Israelek denboraldiari begiratzeko moduan ondorioak izan dituelako, baina oraindik nazioartean lehiatu ahal izateko eta ikasten ari garena praktikan jartzen jarraitzeko itxaropenarekin nago”.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago