06-apirila-2021

"Denaren bila joango gara, dominaren bila"

Ainhoa Hernandez

Ainhoa Hernandezek, Basque Teamen beka duen eskubaloi jokalariak, Tokion jokatuko ditu bere bigarren Olinpiar Jokoak, baina lehenengoekin, Rio de Janeirokoekin, alderatuta, oso modu ezberdinean parte hartuko du. Orain Barakaldokoa ohikoa da Carlos Viverren konbinatuan. Selekzioak txartela lortu du Valentziako aurreolinpikoan Suediarekin berdinduta eta Argentinari aise nagusituta. Txartela poltsikoan dutela, Londres 2012an lortutako brontzeak markatzen du bidea; izan ere, Munduko txapelketan erdietsitako zilarraren ondoren, podiumera igotzea da helburua. Basque Team Zentrora egindako bisitan egin dugu berba pibotearekin.

“Urtebete generaman aurreolinpiar honen zain, azkenean pandemiak dena moztu zigulako. Egia esan, Olinpiar Jokoetara joateko gogo handia genuen, eta azkenean, Senegal azken unean erretiratu zenez, hiru talderentzako bi plaza genituen, eta Suediaren aurka partida irabaztera eta txartela zuzenean ziurtatzera irten ginen hasieratik. Egia da neurketa ez zitzaigula oso ondo atera, baina ez genion borrokatzeari utzi eta urrea ere balio zuen berdinketa lortu genuen”.

“Argentinaren aurka, egia da askok urtebete zeramatela jokatu gabe, han ez delako kirola hasi eta jokatu barik zetozela nabaritu zitzaien. Lehen postua lortzen saiatu ginen, Suediak 12tik irabazi baitzuen. Gol gehiago irabazten saiatu ginen, serio atera ginen, ondo atera zitzaigun, eta oso pozik”.

“Ni eroso sentitu naiz, gustura egon naiz, egia da hautatzailearen konfiantza dudala eta horrek lagundu egiten dit”.

“Liga maiatzaren 30ean amaitzen denean, ekainean hasiko gara dena prestatzen, atseden-aste batekin edo birekin; izan ere, uztailean Hikonera joango gara. Han  Japoniako Munduko Txapelketan ere izan ginen, primeran tratatu gintuzten, eta zortea eman ziguten. Ea oraingoan ere zortea ematen diguten. Hamar egun lehenago Japoniara joango gara, eta gero hiri olinpiarrera, hiru egun lehenago. Ea zer gertatzen den”.

“Nik Jokoak ondo espero ditut, agian, ez jendearekin izan zitezkeen bezain ikusgarriak, zeren eta, azkenean, jendeak are handiago egiten du ekitaldia, baina tira, nik uste dut azkenean sekulakoak izango direla, Olinpiar Jokoetara ez baita edonor joaten eta ezin baita edonor joan. Kirolari guztien ametsa da hara joatea. Ehuneko ehunean gozatzen saiatuko gara, iristeko gogo handia dugu”.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago