Urrea Iñigo Peñarentzat Europako txapelketako K4-1.000 metrokoan
16-uztaila-2017

Urrea Iñigo Peñarentzat Europako txapelketako K4-1.000 metrokoan

Iñigo Peña

Atzo K2-1.000 metrokoan lortutako brontzearen ostean, Basque Teameko palistak gaur bigarren domina jantzi du Plovdiveko Europeoan (Bulgaria)

Getxo, 2017ko uztailaren 16an. Iñigo Peña, Paco Cubelos , Marcus Cooper eta Javier Cabañinen ontzia jaun eta jabe izan da eta 02:54.374ko denboran geratu du kronoa, laukote poloniarraren (02:54.658) eta eslovakiarraren (02:54.666) aurretik.
Eslovakia 2015ean munduko txapelduna izan zen Milanen eta Europako txapelduna iaz, Moskun. Rioko Olinpiar Jokoetan talde alemaniarrak eraman zuen metal preziatuena baina gaur laugarren postuarekin konformatu behar izan du, orain ez olinpikoa den proba honetan.
Denboraldiaren hasiera ez zen erraza izan Iñigo Peñarentzat, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, eta Iñigo orain dela 8 urte lantzen hasi zen K4-1.000 metroko proba 500 metrokoagatik ordezkatu zuelako. Horretara moldatzea, beste aukerarik ez zegoen. Urtea trankil hasi zuen, beste urte batzuetan baino lasaiago entrenatuz baina sentsazio onekin. Francisco Cubelosekin batera hautapen probak prestatzea erabaki zuen eta helburua uste baino errazago lortu zuten. Ondoren, Szeged (Hungaria) eta Belgradeko (Serbia) Munduko Kopetan urreak eskuratu zituzten, proba hungariarrean K2-1.000 metrokoan, muduko errekorra hautsita gainera.

Atzo gipuzkoarrak beste egun gozo bat bizi izan zuen Cubelosekin, Europako txapelketan brontzea eskuratu zutelako proba horretan, eta gaur Europeoan egindako lan bikaina beste domina batekin biribildu du, K4-1.000 metrokoan urrea lortuta.

Printzipioz bareagoa den Jokoen ondorengo urtea izanagatik, Peña une polita bizitzen ari da. Europako txapelketa honetan lortutakoak lagunduko dio zalantza barik abuztuaren 15ean Asturiasen izango duten hautapen probari ekiteko eta sailkatu ezkero, hilabete horretan 23tik 27ra Racicen (Txekiar Errepublika) izango duten Munduko txapelketan lehiatzeko.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago