Trihas Gebre atleta protagonista izango da bihar ETBko 'BAT To Rio' saioan
01-uztaila-2016

Trihas Gebre atleta protagonista izango da bihar ETBko 'BAT To Rio' saioan

Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten edo parte hartzeko aukerak dituzten euskal kirolariei buruzko Euskal Telebistako “BAT to Rio” saioan Trihas Gebre atleta izango da bihar protagonista, 10.000 metrokoan olinpiar diploma lortzeko borrokatuko dena. Larunbatero ETB2n 13:45etan eta ETB1en 21:00etan eskaintzen den programa Jokoetan lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM eta euskal telebistaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Euskadin bizi den Trihas Gebre atleta (Etiopia, 1990/04/29) 11 urterekin hasi zen korrika eta hiru urte geroago Bank Ethiopia taldearekin fitxatu zuen, bere jaioterriko klub ospetsuenetarikoarekin. Hasiera arrakastatsua eduki zuen eta 17 urterekin Afrikako Junior Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen 3.000 metroko oztopo proban, baina zoritxarrez, lesio batek bere kirol ibilbidea eten egin zuen ondoren. Lesioak pistetatik at utzi zuen urte t´erdin.

Lehiaketetara itzuli zenean, ‘Etiopia Utopia’ gobernuz kanpoko erakundearekin etorri zen Donostiara Behobia korritzeko. Horren ostean Ricardo Jimenez prestatzaile eta medikuarekin jarri zen harremanetan bere errendimendua hobetzeko asmoz . Lau urte geroago, egindako lanak fruituak eman ditu; atleta etiopiar-donostiarrak bere lehen Olinpiar Jokoetan parte hartzeko gutxieneko marka (32:14:94) eta 10.000 metrokoan urrea lortu zituen 2015eko ekainean Italian jokatutako Europako Kopan. Gainera gutxieneko marka egin zuen berriro apirilean Maian (Portugal) jokatutako estatuko txapelketan.

Hamar podium
Trihas Gebrek 2007ko Afrikako Junior Txapelketan lortu zuen bere lehen titulua. Harrezkeroztik 10 aldiz igo da podiumera, zortziretan urrezko domina lortuta gainera, Espainiako Iraupen Txapelketan, Sari Iberikoan edo Espainiako Kros Txapelketan, esaterako. Rio 2016ko Olinpiar Jokoak dira bere hurrengo erronka, baina horiek heldu aurretik bere burua neurtzeko beste aukera bat izango du uztailaren hasieran (6tik 10era) Amsterdamen jokatuko den Europako Txapelketan.

‘BAT TO RIO’, euskal olinpiar kirolariak ezagutarazteko saioa

‘BAT TO RIO’ saioak Brasi lgo hirian bai taldeka eta bai bakarka lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariak ezagutzeko aukera ematen die ikusleei. Hamabi minutuko iraupena duen programa larunbatero eskaintzen da 13:45etan ETB2n eta 21:00etan ETB1en, Gaur Egun albistegiaren ondoren.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago