23-martxo-2020

"Erantzun bat eman behar dute; ezin gara egon itxaroten eta entrenatzen"

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Ane Santesteban txirrindulariarekin. Anek Tokioko hitzordurako deitutako txirrindularietako bat izatea espero du. Bere bigarren Jokoak izango litzatekez; 2016an Rion lehiatu baitzen.

“Pertsonalki niretzat oso gogorra izaten ari da. Txirrindularitzari ordu asko eskaintzen dizkiot eta egunero lau edo bost ordu entrenatzen ditut eta beti kalean eta lasterketa asko egiten ditut urtean zehar eta ohituta gaude leku batetik bestera ibiltzera. Hori kentzen dizute eta izten zaituzte etxean, ezin duzula ezer egin… bai saiatzen naizela rodillo egiten, gimnasio, luzaketak…pixka bat sasoian mantentzeko”.

“Lehenengo lasterketa zen Italian, martxoaren hasieran eta ni Sienan nengoen, taldearekin. Hasi ziren esaten lasterketa bertan behera geldituko zela, eta bi egun falta zirenean lasterketarako esan zuten asterketa ez zela egingo. Erabaki genuen etxera bueltatzea eta ikusi genuen egoera nahiko gogorra zela. Hegaldi asko ez zeuden eta arazo asko eduki genituen etxera bueltatzeko. Hurreng astean esan zuten etxean geratu behar ginela, ezin ginela kanpora irten. Denek bezela lege horiek betetzera eta dena pasako da”.

“Txirrindularitzan arrabola egiten dugu baina ezin ditut ordu asko sartu. Goizean ordu t´erdi egiten dut eta arratsaldean ordu t´erdi edo bi ordu eta horrela hiru ordu baino gehiago egiten ditut. Lasterketa guztiak kendu dituztenez, bueltatu naiz abenduko entrenamenduetara: indarra asko lantzen gimnasioan, bizikletan ere; dena etxean eta ahal dudana egiten”.

“Zaila da. Nik hasieran ondo hartu nuen baina gero ikusten duzu jendea bere bizitza normala egiten ari dela eta herritar gehienak lanera dihoaztela, eta ikusten duzu zuk ezin duzula zure lana egin. Iristen da puntu bat zaila dela hori onartzea baina uste dut onartu behar dela eta etxean gelditu. Ahal dudana egingo dut eta gainera orain egutegitik lasterketa guztiak kendu dizkigutenez, ez daukagu helburu bat gertu eta horrek ere asko laguntzen du lasai hartzeko egoera”.

“Kirolari gehienontzat zaila da ohituta gaudelako hara eta hona ibiltzen eta askatasuna edukitzen. Bapatean kendu egiten dizute askatasun hori baina munduan daukagun egoera hau oso zaila da eta danok gure partetik jarri behar dugu hau aurrera ateratzeko”.

“Ordu gutxi sartzen ditut bizikletan eta horrek eragiten du gutxiago jatea edo momentu bakoitzean jakitea ondo zer jan behar den. Gauza batzuk aldatu ditut eta niretzako oso erreza da hori”.

“Erantzun bat eman behar dute. Ezin gara egon itxaroten eta entrenatzen. Esfortzu handia egiten ari gara etxean entrenatzeko eta sasoia mantentzeko eta ez dakigu Jokoak edukiko ditugun ala ez. Guztiok argi eduki behar dugu Jokoak egingo diren ala ez”.

“Nire taldean hamaika neska gaude eta bakoitza herri batekoa da. Denak entrenatzen ari dira frantsesa eta ni izan ezik. Zaila ikusten dut danak maila berean iristea eta horregatik pentsatzen dut hurrengo urterako utzi beharko lituzketela. Esaten zuten abenduan egiteko aukera zegoela baina ez dut ikusten, urrian bukatuko direlako gure lasterketak eta gero zer egingo dugu? Etxean entrenatu? Egoera berdinean gaude orduan. Nik zaila ikusten dut”.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago