Teresa Fernández-Mirandak seigarren bukatu du Europako Jokoetako BMX freestyleko finalean
22-ekaina-2023

Teresa Fernández-Mirandak seigarren bukatu du Europako Jokoetako BMX freestyleko finalean

Unai Mendikote eta Ion Galarza 3×3 saskibaloian lehiatzen hasi dira gaur porrot bat eta garaipen bat lortuta

Krakovia-Malopolskako Europako Jokoetan euskal kirolariek bigarren jardunaldia izan dute gaurkoan. Arratsaldean borrokan aritu dira denak. Teresa Fernandez-Mirandak irabazi zuen atzo BMX freestyleko finalerako txartela parkeko modalitatean, sailkapen txandan zazpigarren amaitu ondoren. Gaur postu bat hobetu du atzoko parte-hartzearekin alderatuta.

Jaiotzez donostiarra den riderra pozik geratu da gaur egindako lanarekin; izan ere, atzo baino hobeto sentitu da Kroaziako Krzeszowice Parken eta puntuazio hobea lortu du bere trikimailu eta piruetentzat. Lehen itzulian 52,00 puntu lortu ditu eta bigarrenean 64.00. Gaur bi puntuazioen artean ez zen batez besteko bat egiten; aitzitik, puntuazio onena hartzen zen erreferentziatzat. Bigarren txandako 64. horrek seigarren postua eman dio Teresari.

Fernández-Mirandak aho zapore onarekin amaitu du joko hauetako ibilbidea, nahiz eta onartu dion Poloniara joan den Basque Teameko komunikazio taldeari oraindik asko duela hobetzeko taulako lehen postuak berenagatzen dituzten lehiakideen aldean. Gaur Iveta Miculycova txekiarrak lortu du urrea (82.33), Kim Lea Mueller alemaniarrak zilarra (79.66) eta Laury Perez frantziarrak brontzea (77.00).

Nahiz eta ez izan nahi zuen guztia entrenatzeko azpiegiturarik, eta kanpora bidaiatu behar  duen horretarako, Teresak ondo prestatu nahi du aurtengo Munduko txapelketa, puntu kopuru handia egongo baita jokoan bertan 2024ko Pariseko sailkapenarako.

Bestalde, Ion Galarza eta Unai Mendikote 3×3 saskibaloian lehiatzen hasi dira gaur. Saskibaloiaren modalitate hau Tokioko Jokoetan sartu zen programa olinpikoan eta Pariskoetan ere egongo da. Polonian ez da zuzeneko plazarik banatzen, baina bai puntu kopuru handi bat ranking olinpikoari begira. Txapelketaren lehen zatia multzoen faseak osatzen du. Gaur Galarza eta Mendikoteren taldeak Letonia eta Esloveniaren aurka jokatu du. Espainiak 21-12 galdu du Letoniaren aurka, txapeldun olinpikoaren aurka, lehen norgehiagokan, nahiz eta lehen minutuetan sendo aritu den. Bigarren neurketan Galarza eta Mendikoteren taldeak 17-21 irabazi dio Esloveniari. Espainia nagusi izan da bateko eta bi puntuko jaurtiketetan eta partidako azken minutuetan Unai Mendikote nabarmendu da defentsan zein erasoan, taldeko saskiratzaile nagusia izan delarik.

Biharko agendari dagokionez, lehian hasiko da goizean Basque Teamen bekaduna den  Iñigo Peña, ur bareetako piraguista, K1-500 metroko proban. 3×3 saskibaloian Ion Galarza eta Unai Mendikote Belgikaren aurka arituko dira eta June Kintana nafarrak disko jaurtiketako proba jokatuko du.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago