"Mundialean errepikatzeko eta Tokyorako sailkapena lortzeko esperantza dugu"
Virginia DíazBasque Teameko Virginia Diaz arraunlariak Lucernako Europako txapelketan urrezko domina lortu du lemazainik gabeko biko ontzian, Aina Cidekin batera. Ottensheimen (Austria) abuztuaren 25etik irailaren 1era jokatuko duten Munduko txapelketa izango da bere hurrengo helburua. Bertan Tokyo 2020rako sailkapen plaza lortzeko borrokatuko dira. Berarekin bildu gara Europako txapelketari eta aipatutako hurrengo hitzorduari buruz solasalditxoa izateko.
“Oso pozik nago, ez genekielako aurretik ez dela hau gertatu. Aurtengo helburua elkartzea zen, konbinazio berria delako eta hona heltzea, txapelketara, eta dena hain ondo irtetea sinestezina izan da, helburua elkartzea zelako, datorren urterako prestatzea, eta dena oso ondo joan da, oso azkar egin dugulako bat. Esan dudanez, ontzi berria gara, eta horregatik lan gehigarria egin behar izan dugu arraunketa ona lortzeko”.
“Lemazain gabeko biko ontzia da gurea, bakoitzak albo batetik egiten du arraun eta nik aldea aldatu behar izan dut. Ni skiffean aritzen nintzen, banakako ontzian, baina aurten, Jokoei begira, ontzi hau prestatu dugu sailkapena erdiesteko eta aldaketa, hasieran, apur bat zaila izan da. Banakako ontzi batetik ontzikide bat izatera pasatzeak motibatzen zaitu, lana, bakarrik zaudenean, ez delako berdina, baina moldatu behar izan gara, elkar ezagutu dugu eta hasieran konplexua izan den arren, oso ondo irten zaigu”.
“Sinestezina da. Bagenekien amaiera ona genuela, entrenamenduetan landu izan dugu, baina egun eta ordu zehatzean atera behar zaizu. Sailkapen estropadetan amaiera hori gorde genuen. Kontaktu hori lortu behar genuen. Munduko Kopan atzean egon ginen estropadaren erdialdean eta ezin izan genuen amaiera hori gauzatu, horregatik gehiago landu genuen estropaden erdiguneko zati hori, eta 1.500 metroetan podiumean sartuko ginela ikustean, hiru ontzi lehian genbiltzanean, ontzikideak esan zidan: ‘nik urrea nahi dut’ eta une horretan urrearen bila jotzea erabaki genuen biok. Une horretan hauxe baino ez duzu pentsatzen: ‘zuk nahi duzu? ba nik ere’. Txapelketa honetan ez nuen nire entrenatzailea ondoan izan, baina elkarrekin lan handia egin dugu hau lortzeko, telefonoz deitu zidan eta negarrez hasi ginen, oso hunkigarria delako”.
“Aurten Munduko txapelketan erabakiko da Jokoetarako txartela eta lehenengo hamaiken artean egon behar dugu sailkapena poltsikoratzeko. Munduko txapelketan hau errepikatzeko eta sailkapena lortzeko esperantza dugu”.