Samuel Hernanz piraguistak urrezko domina jantzi du Pauko Munduko Kopan
18-ekaina-2016

Samuel Hernanz piraguistak urrezko domina jantzi du Pauko Munduko Kopan

Pauko kanalean asteburu honetan piraguismoko Munduko Kopako hirugarren proba jokatzen ari dira. Gaur gizonezkoen K1eko eta emakumezkoen eta gizonezkoen C1eko finalerdi eta finalak jokatu dituzte.

Zazpigarren eta zortzigarren denbora onenak eginda, Joan Crespo eta Samuel Hernanz K1eko finalerako sailkatu dira, biek ateetan jo barik. Finalean Samuelek abiadura egokia hartu du hasieratik. Azkar pasatu ditu erremonteak eta beste ateak, ukitu barik. Ibilbidearen erdiko puntuan denborarik onena markatu du eta horri eutsi dio helmugara heldu arte, kronoa 93.54an geldituz. Urrea urte konplexuaren zapore garratza atzean uzteko balio izango dio Samueli, ez baitzuen lortu Jokoetan lehiatzeko txartela.

Joan Crespok, bestalde, ez du hasiera ona izan. Bigarren atea atzean utzi eta 50 puntuko zigorra jaso du. Gainera laugarren eta bosgarren ateetan ukituak egin ditu. Ez du 15. atea egin eta 20. eta 23.ean ere ukituak izan ditu. 108 puntuko zigorra gehituta, 209.22ko denbora egin eta hamargarren postuan bukatu du.

C1ean Jon Erguin hamargarren izan da, Ander Elosegi hamabosgarren eta Miren Lazkano hamargarren.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago