Rakel Mateo Basque Teameko paratriatletak bosgarren postuan amaitu du Abu Dhabiko Munduko Txapelketa
24-azaroa-2022

Rakel Mateo Basque Teameko paratriatletak bosgarren postuan amaitu du Abu Dhabiko Munduko Txapelketa

Rakel Mateo

Rakel Mateok ez du inoiz amore ematen. Bizitza ulertzeko duen moduak bidean planteatzen zaion erronka bakoitza gainditzen saiatzera eramaten du. Gaur jokatu den Abu Dhabiko Munduko Txapelketako PTS2 kategorian (desgaitasun fisiko larria duten eta zutik lehiatzen diren kirolariak), Mungiako kirolariaren helburua proba amaitzea zen, eta lortu du, helmugara bosgarren postuan iritsiz, ordubete, 37 minutu eta bederatzi segundoko lan gogorraren ondoren.

Rakelen ibilbidea zailtasunez beteta egon da honaino heldu arte, nahiz eta Rakelek banan-banan zailtasun horiek guztiak gainditu dituen. Lehenengo hanka kaltetu zion lan-istripua etorri zen, gero 2016ko Rio de Janeiroko Jokoetarako sailkapena, non diploma bat lortu zuen. Tokioko Jokoen aurretik, min hartutako ezker hanka moztu zioten, eta, hala ere, garaiz iristeko eta Joko batzuetan bigarren diploma lortzeko gai izan zen. 2022an ebakuntza-gelatik igaro behar izan du berriro, uztailean. Muinoian koskor bat antzeman zuen eta kendu egin behar izan zioten, hanka orbain beretik irekiz. Beraz, puntuekin denbora asko eman du protesia jarri eta oinezko lasterketa prestatu ezinik, medikuek ez baitiote urrira arte korrika egitea gomendatu.

Rakel Mateok, aurten ere Europako Txapelketan zilarra lortu zuenak, Munduko Txapelketan sentsazio onekin topo egin nahi izan du, eta munduko ilusio guztiarekin joan da lehiaketara. Igeriketa-tartean 13:24an geratu du kronoa, eta hirugarren postuan jarri da. Trantsizioan denbora apur bat galdu du, baina laugarren postuari eutsi dio, bizikleta zatia 40:34an amaituz. Azken partziala 37:31tan burutu du, triatloia 1:37:09ko markarekin amaitzeko.

Gaurko helburu nagusia lasterketa amaitzea eta puntuak lortzea zen, 2024ko Pariseko Jokoetarako munduko rankingetik at ez geratzeko. Munduko zerrenda oraindik ez dago eguneratuta gaurko puntuekin, baina azaroaren 22an Rakel seigarren postuan zegoen, PTS2 kategorian, 346.88 punturekin.

“Oso pozik nago helburua amaitzea eta puntuak lortzea zelako. Igeriketa eta bizikleta tarteetan oso ondo sentitu naiz, baina oinezko lasterketa oso gogorra egin zait. Normala da, urrira arte ezin izan baitut zati hau prestatu”, adierazi dio Rakelek Basque Teameko komunikazio taldeari proba amaitzean

Honekin lotutako berriak

13-maiatza-2024

BAT TO PARIS (kapitulo 3): Paratriatloia / ‘Etengabeko hasi-beharra’

Informazio gehiago
09-maiatza-2024

‘BAT To Paris’ saioaren hirugarren atalak Rakel Mateo paratriatletaren hobetze-istorioa kontatzen du

Informazio gehiago
07-abendua-2023

Ainhoa Murua triatleta ohia protagonista, “Geldiezinak” telesailaren zortzigarren atalean

Informazio gehiago
16-abendua-2022

“Ametsak hor daude haiengan pentsatzeko, eta hortik bizi naiz”

Informazio gehiago