Alvaro Romero snowboarderraren lehen podiuma Europako Kopan
27-otsaila-2021

Alvaro Romero snowboarderraren lehen podiuma Europako Kopan

Donostiarrak zilarra eskuratu du Reiteralmen jokatutako lasterketan

Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Europako Kopan bere lehen podiuma sinatu du, gaur Reiteralmen (Austria) korritutako lasterketan bigarren bukatu ostean.

Rider gipuzkoarra denboraldi bikaina egiten ari da. Urte honetako urtarrilean bere lehen garaipena lortu zuen FIS lasterketa batean, hura ere Reiteralmen, eta hilabete honetan, Idre Fäjllen maila absolutuko Munduko Txapelketan debutatzeko aukeratuetako bat izan da.

Gaurko sailkatze proban laugarren denborarik onena egin du, ondoren proban lehiatu diren 32 kirolarien artean sartzeko. Final-zortzirenetan onena izan da, Bell kanadarrari, Powondra austriarrari eta Zerava txekiarrari gailenduta. Gauza bera gertatu da final-laurdenetan, Mason eta Bell Kanadako snowboarderrak eta Kroh austriarra azpiratuta. Bere finalerdian soilik Perle estatubatuarrak gainditu du Alvaro. Biek atzean utzi dituzte Bitschnau suitzarra eta Mason kanadarra. Finalean aipatutako Michael Perlek eraman du metal preziatuena, Alvaro Romerok bigarren postuan bukatu du, Matteo Menconi italiarra hirugarren izan da eta Guillaume Herpin frantziarra laugarren.

Gaurko podiuma beste lorpen bat da Alvaro Romeroren ibilbide oparo. Lucas Eguibarren ondorengoa izateko dohainak dituen donostiarrak Isolako (Frantzia) junior mailako lasterketa irabazi zuen 2019an eta hirugarren izan zen 2020ko edizioan. Gainera, 2020an Suitzan jokatu ziren Gazteriaren Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago