BEKAK ESKATZEKO EPEA APIRILAREN 28RA ARTE LUZATU DA
16-martxo-2020

BEKAK ESKATZEKO EPEA APIRILAREN 28RA ARTE LUZATU DA

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (administrazio-epeak etetea) honako hau dio: “Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak eteten dira. Epeen zenbaketa Errege Dekretu hau edo, hala badagokio, errege-dekretu honen aldiak galtzen diren unean hasiko da berriro “. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako neurrien iraupena 15 egun naturalekoa da.

2020ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Agindua, Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan 2020an goi-mailako kirola sustatzeko bekak emateko baimena eman eta horretarako oinarriak onartzen dituena. 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren 7.1 artikulua: “Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera”. Beraz, beken eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 14an amaituko litzateke (izan ere, 2020ko apirilaren 13a baliogabea da, Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.5 artikulua).

Adierazitako guztia oinarri hartuta, jakinarazten da ezen, COVID-19k edo antzeko ondorioak dituen arau-xedapen berriak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren iraupena edo indarraldia luzatzen ez bada, 2020ko apirilaren 28an amaituko dela Basque Team 2020 beken eskabidea aurkezteko epea.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago