Paul De la Cuesta:
25-urtarrila-2014

Paul De la Cuesta: "Sochiko Jokoetan lehen 15en arten sailkatzea dut helburu"

Eskiatzaile donositarrak Jeitsieran eta Super Erraldoian jarriko ditu indar guztiak

2014ko urtarrilaren 25a.- “Oso lan gogorra egin dut lau urte hauetan, urtero, egunero, orduoro, jaitsiera oro, eta helburuak lortzea nahi duen edozein kirolarik egiten duen bezala nire buruari asko eskatuz. Lan honen emaitzak agertu dira orain eta Sochiko Jokoetara Vancouverrekoetara baino hobeto iristen naiz. Orduan helburua lehen 30en artean sartezea bazen, oraingoan lehen 15 eskiatzaileen artean egon nahi dut”. Paul De la Cuestak, Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren euskal ordezkarietako batek, prentsa agerraldia eman du gaur goizean Donostian, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Jon Redondo aldamenean zuela.

Basque Team-en babespean ari den eskiatzaile donostiarrak Sochirako dituen asmoak plazaratu ditu hedabideen aurrean. Paul DE la Cuestak Jaitsieran, Super Konbinatuan, Super Erraldoian eta Erraldoian hartuko du parte otsailaren 9tik aurrera. “Eslaloma tartean egonda Super Konbinatua aukera ona izaten da marka ona lortzeko baina bereziki Jeitsiera eta Super Erraldoia prestatu ditut, hauetan indartsua naiz eta”.

Hitzordu olinpiarraren aurretik De la Cuesta Europako Kopako bi probatan lehiatuko da (Super Konbinatuan eta Super Ealdoian urtarrilaren 28 eta 29an (Suitzako Crans-Montana eski estazioan) eta prestaketa Munduko Kopako saio batekin amaituko du otsailaren 1ean eta 2an St. Moritz-en (Jaitsieran eta litekeena da Erraldoian ere parte hartuz). Otsailaren 4ean abiatuko da Sochira.

Euskal Kirolak hiru ordezkari izango ditu otsailaren 7tik 23ra bitartean Sochin (Errusia) antolatuko den Neguko Olinpiar Jokoen 2014ko edizioan. Basque Team-en babespean diharduten hiru gipuzkoar hauek dira: Paul De la Cuesta alpetar estiloko eskiatzailea, Imanol Rojo iraupeneko eskiatzailea eta Lucas Eguibar snowboarderra. Jon Redondok azpimarratu duenez “inoizko euskal ordezkaritzarik zabalena izango da neguko Olinpiar Jokoetan, Nagano 1998koaren paretsukoa eta harro sentiarazteko modukoa”

Paul De la Cuesta (Donostia, 1998/11/28) honako proba hauetan lehiatuko da: Jaitsiera (otsailak 9), Super Konbinatua (otsailak 14), Super Erraldoia (otsailak 16) eta Erraldoia (otsailak 19). De la Cuestak esperientzia zabala hartu zuen Vancouverreko 2010eko Jokoetan, 32. postua lortuz Slalom Erraldoian, 35.a Super Erraldoian eta 51.a Jaitsieran. Schaldmingen (Austria) jokatutako 2013ko Munduko Txapelketan, Paulek orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen: 18. Postua Super Konbinatuan, 33.a Jaitsieran eta 37.a Super Erraldoian.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago