Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Euskal Autonomia Erkidegoak azken hamarkadetako kirolarien segiziorik zabalena izan du Paris 2024an, bai Joko Olinpikoetan, bai Paralinpikoetan, baina parte-hartze nabarmena izateaz gain, euskal kirolariek lortutako emaitzak oso txalogarriak izan dira.

Joko Olinpikoetan Euskal Autonomia Erkidegoak 33 kirolari izan zituen, Atlanta 1996az geroztik ordezkaritza handiena. Zehazki, Aro Modernoko (1896-2024) hirugarren euskal ordezkaritza olinpiko altuena izan da, 1992ko Bartzelonako Jokoetan (44 parte-hartzaile) eta 1996ko Atlantako Jokoetan (38 parte-hartzaile) bakarrik gaindituta. 2024ko Parisko Jokoetarako Estatuan sailkatutako 382 kirolarietatik, euskaldunak %8,63 izan dira. Parekotasuna kontuan hartuta, Erkidegoko 33 parte-hartzaileetatik 18 emakumeak izan dira (%54,54) eta 15 gizonak (%45,45).

Emaitzei dagokienez, azpimarratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko kirolariek bost domina eta 6 diploma lortu dituztela Olinpiar Jokoetan (taldeko kiroletan domina edo diploma bakarra zenbatuta). Horrela, gizonezkoen futbol taldeak, Beñat Turrientesekin, urrezko domina poltsikoratu zuen, Gracia Alonsoren 3×3 saskibaloi selekzioak zilarra sinatu zuen, gizonezkoen eskubaloi konbinatuak Kauldi Odriozolarekin eta Imanol Garciandiarekin brontzea eskuratu zuen, Bibiane Schulze euskal jatorriko futbolariaren talde alemaniarrak metal berdina irabazi zuen eta Pau Echaniz palistak brontzezko domina lortu zuen eslalom piraguismoko kayakeko proban.

Diplomak Nadia Erostarbe surflariaren eskutik iritsi dira, Tahitin jokatutako txapelketan lortutako bosgarren postuagatik, Naia Laso skaterraren eskutik park modalitatean egindako zazpigarren postuagatik, John Rahm golf-jokalariaren eskutik, bosgarren izan eta dominetatik pauso batera geratu baitzen, Jose Maria “Chefo” Basterra eta Rafael Vilallonga belar hockeyko jokalarien eskutik laugarren izan zirelako, eta gauza bera gertatu zitzaien Irene Paredes, Oihane Hernandez, Lucía García eta Elene Lete futbolariei.

Paralinpiar Jokoen kasuan, euskal kirolarien parte-hartzea ere oso handia izan da. Euskadiko jaiotza-tasaren jaitsieragatik goi-mailako kirolarien kopuruak behera egingo zuela espero zen hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan, eta joera hori batez ere 2016ko Rio de Janeiroko hitzorduan agertu zela zirudien, Paralinpiar Jokoetan lau euskal kirolari bakarrik lehiatu baitziren. Hala ere, aurtengo kopuruak (13 lehiakide) 2008ko Beijingeko 11 parte-hartzaileak, 2012ko Londresko bostak, 2016ko Rio de Janeiroko aipatutako laurak eta 2021eko Tokioko bederatziak gainditu ditu.

2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetarako Estatuan sailkatutako 150 kirolarietatik, euskaldunak %8,66 izan dira, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak Estatukoekin alderatuz gero %4,6ko biztanle-ratioa gaindituz. Emakumeen parte-hartzeari dagokionez, Euskadiren kasuan altua izaten jarraitzen du, eta asko igo da 2021eko Tokioren aldean. Covid-19ak eragindako pandemiak atzeratutako Jokoetan bederatzi parte-hartzaileetatik sei gizonezkoak izan ziren (%66,66) eta hiru emakumezkoak (%33,33). Parisen, erkidegoko 13 parte-hartzaileetatik sei emakumeak izan dira (%46,15) eta zazpi gizonak (%53,38).

Emaitzen atalean, hiru domina eta bederatzi diploma zenbatu dira Joko Paralinpikoetan (taldeko kiroletan diploma bakar bat zenbatuta). Nabarmentzekoak dira Iñigo Llopis igerilariak eta Ander Cepas mahai-teniseko jokalariak lortutako dominak. Llopis etxera itzuli da bi metalekin, urre bat bizkar erako S8 100 metrokoan eta brontze bat estiloetako 4×100 errelebu proban. Ander Cepasek, bestalde, brontzezko domina eskuratu du S9 klaseko banakako mahai-tenis txapelketan.

Igerilariaren kasuan, dominaz gain, beste bi diploma lortu ditu: bat zortzigarren postuagatik estilo libreko 400 metrokoan eta bestea zazpigarrenagatik era libreko 4×100 metrokoan. Proba honetan Nahia Zudairek ere parte hartu zuen, eta horrez gain beste hiru diploma irabazi ditu bular estiloko 100 metrokoetako laugarren postuagatik, era askeko 400 metroan erdietsitako zazpigarren postuagatik eta estiloetako 200 metrokoan zortzigarren postua eskuratzeagatik. Iker Sastre mahai-teniseko jokalariak beste diploma bat irabazi du binakako txapelketako bosgarren postua lortuta eta diplomen zerrenda gurpildun aulkiko saskibaloiko konbinatuek itxi dute. Asier Garciaren taldea zazpigarren izan da eta Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarterena zortzigarren.

Pariseko Jokoak amaitu ondoren, antolatzaileen arabera, inoizko berdintasunik eta sormenik handiena dutenak, hurrengo Udako Jokoetan, Los Angeles 2028an, amaiera izango duen ziklo olinpikoak hartu du lekukoa. Aurretik, 2026ko otsailean, Neguko Jokoak jokatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzon, eta horietan ere Euskadik kirolarien ordezkaritza zabala izatea espero du.

Euskal Autonomia Erkidegoko kirolarien emaitzak Parisko Joko Olinpikoetan:

1) Beñat Turrientes (futbola): 1. postua (Urrea)
2) Gracia Alonso (basket 3×3): 2. postua (Zilarra)
3) Pau Echaniz (eslalom piraguismoa): 3. postua (Brontzea)
4) Kauldi Odriozola (eskubaloia): 3. postua (Brontzea)
5) Imanol Garciandia (eskubaloia): 3. postua (Brontzea)
6) Bibiane Schulze (futbola): 3. postua (Brontzea)
7) Jose Maria Chefo Basterra (belar hockeya): 4. postua (Diploma)
8) Rafael Vilallonga (belar hockeya): 4. postua (Diploma)
9) Irene Paredes (futbola): 4. postua (Diploma)
10) Oihane Hernández (futbola): 4. postua (Diploma)
11) Lucía García (futbola): 4. postua (Diploma)
12) Elene Lete (futbola): 4. postua (Diploma)
13) Nadia Erostarbe (surfa): 5. postua (Diploma)
14) Jon Rahm (golfa): 5. postua (Diploma)
15) Naia Laso (skatea): 7. postua (Diploma)
16) Esther Briz (arrauna): 7. postua (Diploma)
17) Salma Solaun (gimnasia): 10. postua
18) Miren Lazkano (eslalom piraguismoa):

  1. 10. postua C1 
  2. 17. postua kayak cross

19) Dario Brizuela (saskibaloia): 10. postua
20) Xabier Lopez Arostegi (saskibaloia): 10. postua
21) Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa):

  1. 12. postua K1 
  2. 12. postua kayak cross

22) Maitane Etxeberria (eskubaloia): 12. postua
23) Virginia Díaz (arrauna): 12. postua
24) Majida Maayouf (atletismo-maratoia): 17. postua
25) Andy Criere (surfa): 17. postua
26) Oier Ibarretxe (boxeoa): 18. postuan
27) Alex Aranburu (errepideko txirrindularitza) 18. postua errepideko lasterketan
28) Alain Kortabitarte (skate): 19. postuan park-en
29) Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa): 20. postua
30) Begoña Lazcano (sprint piraguismoa): 25. postua
31) Tessy Ebosele (atletismoa-luzera): 30. postua
32) John Cabang (atletismo-hesiak): 31. postua
33) Oier Lazkano (errepideko txirrindularitza):

  1. 26. postua erlojupekoan
  2. 35. postua errepideko lasterketan

Euskal Autonomia Erkidegoko kirolarien emaitzak Parisko Paralinpiar Jokoetan:

1) Iñigo Llopis (igeriketa):

  1. 100 metro bizkar era S8: 1. postua (Urrea)
  2. 4×100 estiloak -34 puntu: 3. postua (Brontzea)
  3. 400 metro estilo librea: 8. postua (Diploma)
  4. 100 metro estilo librea: 13. Postua
  5. 4×100 metro estilo librea: 7. postua (Diploma)

2) Ander Cepas (mahai-tenisa):

  1. Banakako lehiaketa: 3. postua (Brontzea)
  2.  Binakako lehiaketa: 9. postua

3) Nahia Zudaire (igeriketa):

  1. 400 metro estilo librea S8: 7. postua (Diploma)
  2. 100 metro bular era SB7: 4. postua (Diploma)
  3. 200 metro estiloak S8: 8. postua (Diploma)
  4. 4×50 metro estilo libre -20 puntu: 6. postua (Diploma) (ez zuen igeri egin finalean, sailkatze-proban bakarrik)
  5. 4×100 metro estilo libre: 7. postua (Diploma)

4) Iker Sastre (mahai-tenisa):

  1. Banakako lehiaketa: 9. Postua
  2. Binakako lehiaketa: 5. postua (Diploma)

5) Asier García (gurpildun aulkiko saskibaloia): 7. postua (Diploma)
6) Agurtzane Egiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia): 8. postua (Diploma)
7) Laura Ugarte (gurpildun aulkiko saskibaloia): 8. postua (Diploma)
8) Naiara Rodriguez (gurpildun aulkiko saskibaloia): 8. postua (Diploma)
9) Higinio Rivero (piraguismo sprinta): 9. postua
10) Rakel Mateo (triatloia): 10. postua
11) Amagoia Arrieta (boccia): 10. postua
12) Fernando Mitxelena (tiroa):

  1. R4 aire konprimituko erriflea 10 metrotik zutika SH2: 19. postua
  2. R5 aire konprimituko erriflea 10 metrotik etzanda SH2: 18. postua
  3. R9 erriflea 50 metrotik etzanda SH2: 10. postua

13) Mikel Edozain (igeriketa):

  1. 200 metro libre S2: 12. postua
  2. 50 metro bizkar S2: 10. postua
  3. 100 metro bizkar S2: 10. postua

Honekin lotutako berriak

12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak hamargarren amaitu du Pariseko Jokoetako paratriatloia

Informazio gehiago