Brontzezko domina ekarriko du Naira Gomez Singapurreko mundialetik K-2 mailan
24-urria-2011

Brontzezko domina ekarriko du Naira Gomez Singapurreko mundialetik K-2 mailan

Maria Perez galiziarrarekin batera gutxigatik ez zuen lortu bigarren postua

 Denboraldi bikaina borobildu du Naiara Gomezek sasoiko hitzordurik garrantzitsuenean. Getxoztarrak maila bikaina erakutsi zuen Frantzian jokatutako europako txapelketan, orduan ere Maria Perez galiziarra lagun zuela hirugarren postua eskuratu zuten. Singapurren topatutako balditzak oso gogorrak izan ziren, bero asko eta hezetasun ikaragarria, eta arerioen artean mundu mailako kirolaririk onenak. Azken emaitza bikaina izan bazen ere gutxigatik ez zuen hobetu bikoteak, bigarren postua segundu bakarrera izan baitzuten. Hirugarren postua dena dela meritu handikoa izan zen Naiara Gomezentzat bere seigarren mundialean, entrenamendu saio gogorrez osaturiko denboraldia amaitzeko. Naiararen hitzetan, “inoiz bizi izan dudan unerik garrantzituena izan da nire piraguismoko ibilbidean”. Gaur bertan merezitako harrera beroa egin diote Getxo Kayakeko lagunek Loiuko aireportua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Zorionak Naiara!

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago