Mondragon Unibertsitateak, Basque Teamek eta WATS Teamek, unibertsitate-formakuntzaren bitartez, euskal kirolarien laneratzea sustatzeko ekimena aurkeztu dute
11-uztaila-2019

Mondragon Unibertsitateak, Basque Teamek eta WATS Teamek, unibertsitate-formakuntzaren bitartez, euskal kirolarien laneratzea sustatzeko ekimena aurkeztu dute

Mondragon Unibertsitateak, Enpresagintzako Fakultatearen bitartez, goi mailako euskal kirola sustatzen duen Basque Team fundazioak, eta maila profesionalean kirol formakuntzan eta kirolean indarkeriaren prebentzioan erreferentea den WATS Teamek ekimen bateratua aurkeztu dute euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko.

Gaur Bilboko Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean egindako prentsaurrekoan Lander Beloki fakultate honetako dekanoak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Alex Navarro WATS Teameko sortzaileak eta Rocio Ybarra Atenas 2004, Beijing 2008 eta Rio de Janeiro 2016ko Jokoetan olinpikoa izandako belar hockey jokalariak.

Hiru alderdien artean garatutako ekimena goi mailan ari diren euskal kirolariei unibertsitate-formakuntza eskaintzeko beharretik abiatzen da; horren bitartez, behin haien kirol ibilbideak bukatuta, laneratzea errazteko helburua du akordioak. Kirol lehiaketako garaia bukatu ondoren, lan munduari aurre egiteko kirolariei formakuntza baliabideak eskaintzeko helburua duen lankidetza publiko-pribatuaren lehen urratsa aurkeztu dute hiru elkarteek gaur. Goi mailako kirolean duten ibilbideaz gain, Basque Teameko kirolari askok goi mailako ikasketak dituzte, baina ekimen berri honek haien curriculumak osatzeko eta espezializatzeko, eta enpresentzako erakargarriago bihurtzeko aukera ematen du.

Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek Kirol Berrikuntzako Graduondoaren zehaztasunak eman dituzte; formakuntza aitzindaria da Euskadin eta bigarren edizioa irailean jarriko da martxan Bilbon. Graduondo hau kirola etorkizuneko ogibide izan nahi duten profesionalei zuzentzen zaie eta ikasleak Kirol Kudeaketan, Lidergoan, Berrikuntzan eta Ekintzailetzan trebatzen ditu, betiere giza balioak oinarritzat hartuta. Lehen edizioak sekulako arrakasta izan zuen eta bigarren ediziorako izen-ematea zabalik dago webgune honen bitartez: www.wats.team/postgrado

Mondragon Unibertsitatearen, Basque Teamen eta WATS Teamen arteko akordioari esker, azken bi erakundeek Basque Teameko kirolariei Kirol Berrikuntzako Garduondoa egin ahal izateko beka eskainiko diete. Gainera Basque Teameko kirol profesionalek irakasle gisa hartuko dute parte Graduondoan, baita beste workshop eta formakuntza ekitaldietan ere. Lankidetza hau batera jarraitzeko abiapuntua baino ez da, kirolean balioak sustatzea, kirol sektorearen profesionalizazioan eta formakuntzan sakontasuna lortzea, kirol-indarkeriaren kontra konzientziatzea eta elkarrekin etorkizunean gara daitezkeen beste ekintza batzuei eustea baitira xedeak.

Kirol Berrikuntzako Graduondoan irakasle dira eliteko kirolarekin eta WATS taldearekin lotutako hainbat izen ospetsu, besteak beste Julen Guerrero (16 urtez azpiko hautatzailea eta Athletic Clubeko jokalari ohia), Xabi Prieto (Real Sociedad taldeko jokalari ohia), Patricia Ramirez (kirol psikologoa, idazlea eta hizlaria), Jero Garcia (boxeolari profesional ohia eta “Hermano Mayor” saioko aurkezlea) edota Ana Rossell (lehen mailara berriki igo den CD Tacón taldeko presidentea). Horiez gain, enpresa kudeaketan, ekintzailetzan, negozio garapenean, marketinean eta komunikazioan esperientzia handia duten beste hamar profesionalen ekarpena ere azpimarratzekoa da.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekanoa den Lander Belokik nabarmendu du “garrantzitsua dela Unibertsitatea eliteko kirol profesionalera hurbiltzea. Mondragon Unibertsitatea punta-puntakoa da enpresagintzan eta ekintzailetzako espirituaren sustapenean Europa mailan, eta guretzat oso positiboa da euskal kirolarien formakuntzan eta kirol enprensen sorkuntzaren bultzadan laguntzea”.

Bestalde, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak azpimarratu du gaur aurkeztutako akordioa beste urrats bat dela Basque Teamek martxan jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruko ‘Laneratzea’ atalean. Proiektu horren bitartez kirolarien atzetik dauden pertsonen beharrizanei erantzuteko asmoa du fundazioak, goi mailako kirolean duten etapa pasa ondoren laneratze prozesu horretan laguntza eskainita.

“Iaz graduondoaren lehen edizioa martxan jarri genuenean, ez genuen uste gauzak eraberritzeko hain gaitasun handia izango zukeenik. Gure ikasleek Graduondoko proiektu finalak garatzeak kirol ekosistemaren barruan enpresa berritzaile baterako ideia bat sortzea dakar. Bi proiektu errealitate bilakatu dira dagoeneko; Jose Luis Youngek sortutako RuckSport, orain dela bi asteburu errugbi eta hockey txapelketak Getxoko Ereagan martxan jarri dituena; eta ClubParke, parke teknologikoetan kirol eta aisialdi zerbitzuak eskaintzeko Sonia Maciasek zuzendutako proiektua” adierazi du Alex Navarro WATS Teameko sortzaileak eta Kirol Berrikuntzako Graduondoko koordinatzaileak.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago