Mikel Odriozola:
28-ekaina-2012

Mikel Odriozola: "Londresen nire markatik gertu egon ezkero onenekin egon naiteke"

Martxalari gipuzkoarra baikor azaldu da bere hirugarren Joko Olinpikoan atarian

Donostia, 2012ko ekainaren 28a.-Joko Olinpikoetan hirugarrenez 50 kilometro martxakoan parte hartuko duen Mikel Odriozola atleta gipuzkoarra, baikor azaldu da gaur proban lehiatzeko sei aste falta direnean. Basque Team-ek antolatuta Donostian azaldu da gaur hedabideen aurrean eta bere buruarengan konfidantza handia duela adierazi du, “nire markatik gertu egon ezkero lehenengo postuetaik hurbil egongo naiz” aipatuz.

Helburuak zehazterakoan, errenterikoak gaineratu duenez “Beijingen egindako 13. postua ontzea edota lehen zortzi sailkatuen artean kokatzea, hori nik uste dut nere esku dagoela, baina dominak lortzea baldintza askoren baitan dago, eguna, eguraldia…”. Prestakuntzarekin gustora azaldu da: “Herenegun egindako probak sasoiko nagoela erakutsi digu eta nire sentsazioek hori baieztatu dute; martxoan izandako infekzioak gaizki pasatu nuen baina orduan ere aipatu nuen horrek sasoiko iristea utziko zidala, hilabete baten faltan nahiko baikorra naiz”

Bi kilometroko barrutia izango da, hori bai, 25 aldiz egin beharreko ibilbidea. Abuztuaren 11an, goizeko bederatzietatik aurrera eta lau bat orduz, Mikel Odriozola martxalari gipuzkoarrak atzean utziko ditu behin eta berriz Green Park-eko lorategiak eta Buckhingham Palace jauregia, bere hirugarren partehartze olinpikoan. Basque Team-en babespean ari den atletak maiatzean erdietsi zuen bere sailkapena Saransk-eko Munduko Kopan (Errusia) eta Jesus Angel Garcia Bragado eta Jose Ignacio Diazekin batera estatuko ordezkaritza izango dira 50 kilometroko martxakoan.

Bost aldiz espainiako txapelketa irabazitakoak Sidneyko marka (3:59:5’’, 24. postua) eta Beijingoa (3:51:30’’, 13. postua) hobetzen saiatko da eta denboraldian zehar izan dituen arazo fisikoak eta lesioak ahaztu nahi ditu. Orain hamabost egun 6. Izan zen A Coruñako Challenge Mundialean, 20 kilometroko martxakoan espainiako txapelketa izan zena.

Odriozola eta bere entrenatzailea, Jon Esturo, Londresen izan dira orain gutxi aurrez aurre ezagutzeko gerora topatuko duten ibilbidea eta bien ustetan, nahiz eta The Mall-ek penditza leuna eta errepide oso irregularra izan, proba “nahiko ondo” egokitzen da Mikelen ezaugarri fisikoetara eta horrek borrokan azkenera arte egoteko esperantza ematen die biei.

Mikel Odriozola (Errenteria, 1973ko maiatzaren 25a) Errenteriko atletismo taldean hasi eta gero Real Sociedad taldera pasa zen. 1996an Espainiako Federazioaren beka jaso zuen Sant Cugat-eko goi errendimenduko zentruan entrenatu ahal izateko eta bertan zortzi urte eman zituen. 2011etik 2006ra bitartean espainiako txapelduna izan zen 50 kilometroko martxakoan eta 2003an estatuko errekorra lortu zuen 30 kilometrokoan. Nazioarte mailan 2007an 6. Izan zen Osakako Munduko txapelketan eta urtebete geroago 4. Cheboskaryn (Errusia).

Sailkapen olinpikoa Sarans-eko (Errusia) Munduko Kopan lortu berri du, nahiz eta 33. sailkatu (4:03:15’’-ko denborarekin) baina espainiarren artean zazpigarren izandako García Bragadoren atzetik helmugaratuz.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago