Domina baten bila abiatu da Maider Unda Georgian jokatuko den Europako txapelketara
20-martxo-2013

Domina baten bila abiatu da Maider Unda Georgian jokatuko den Europako txapelketara

Borrokalari arabarrak ostiralean Tbilisin jokatuko den finalean egotea du helburu

2013ko Martxoaren 20a.-Tibilisko Kirol Jauregiak, Georgiako hiriburuan, hartuko ditu hurrengo igandea bitartean Borroka libre eta grekoerromatarreko Europako txapelketak eta bertan hartuko du parte Maider Unda arabarrak azken lehiaketetean lortutako dominak berretsi nahian, Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutakoa eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan eskuratutako brontzezko domina alegia. Lehiaketaren atarian, Basque Team-en babespean ari den euskal ordezkaria itxaropentsu azaldu da eta helburua finalerako sailkatzea dela gaineratu du argi eta garbi.

Basque Team-ek zabaldutako adierazpenetan Undak azaldu duenez presioa eta alde psikologikoa kudeatzeko gai izan ezkero “finalera hel naiteke, hori lortzeko edozein segundu ondo neurtu behar dudala jakinda”, eta kontutan izanda oso zaila izango dela nire denboraldi hasieran maila ematea, beste arerio batzuk ni baino sasoikoago daude eta”. Horien artean nabarmendu beharra dago Natalia Boroeva txapeldun olinpiar errusiarra, Vasilisa Marzaliuk bulgariarra eta Kateryna Burmistrova ukrainarrarekin batera.

Zortzigarrenez agertuko da Maider Unda Europako txapelketetan, bere bilakaera hobetuz joan den lehian: 2002an 5. izan eta gero brontzezko domina lortu du bere azken bi txapelketetan, 2010ean eta 2012an.

Dortmundeko 2011ko hitzorduan ezin izan zuen parte hartu belauneko lesio larria izan ondoren. Londresen domina eskuratu eta gero borrokalari arabarrak lehiatzen jarraitzeko asmoa azaldu du beste denboraldi batez behintzat eta Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe.

72kiloz azpikoan arituko da Maider eta kanporaketak ostiral goizean jokatuko dira. Ondoren egingo dira finalak arratsaldez, 18:00etan bertako orduan (15:00etan Euskadin). Maiderren hitzetan “Maila altuko lehiaketa da, arerio oso gogorrekin, nire mailan europearrak baitira nazioarte mailan agintzen dutenak. Olinpiar Jokoen ondoren transizio urtea da guretzat eta ikusiko dugu jendeak erakusten duen sasoia. Disfrutatzera ateratzea nahi dut, podiuma lortzeko gai izan nahizela jakinda baina era berean lehendabiziko lehian nagusitzen ez banaiz badakit baita ez dagoela bigarren aukerarik, guztia eman beharko dut beraz”.

Borroka egitarau olinpiarretik uzteko aukera iragarri du berriki Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) eta albisteak zalaparta handia sortu du. Honen inguruan Maiderrek dio “neurriak hartzen ari direla, baina orain da momentua borroka Jokoetan egoteko arrazoiak mahain gainean jarri eta defendatzeko” .

Honekin lotutako berriak

05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak hamargarren amaitu du Pariseko Jokoetako paratriatloia

Informazio gehiago
01-iraila-2024

Heïdi Gaugain txirrindulariak zilarra bereganatu du 3.000 metroko jazarpen proban

Informazio gehiago