Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena lortu du kayak crosseko erlojupekoan eta biharko kanporaketetan sartu da
01-uztaila-2023

Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena lortu du kayak crosseko erlojupekoan eta biharko kanporaketetan sartu da

Maialen Chourraut

Miren Lazkanok, Olatz Arreguik eta Pau Echanizek ez dute txartela lortu

Krakovian denboraldiko unerik gozoena bizi ez arren, Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena egin du kayak crosseko txanda kronometratuan, bihar nor lehiatuko den eta modalitate horretako kanporaketen egitura zein izango den erabakitzen duen saioan.

Maialen Chourrautek eskimotaje, erremonte eta ateez osatutako zirkuitua egiteko 67.99ko denbora behar izan du (+0.62). Stefanie Horn italiarrak (67.37) eta Ricarda Funk alemaniarrak (67.57) baino ez dute gainditu. Miren Lazkanok eta Olatz Arreguik, berriz, ez dute errendimendu bera izan eta ez dira 16 azkarrenen artean sartu. Mirenek 19. postuan bukatu du 70.18ko markarekin (+2.81) eta Olatz Arregik 20.ean, 70.26ko denborarekin (+2.89).

Gizonezkoen serie kronometratuaren kasuan, Pau Echanizek ere ez du biharko kanporaketetarako txartela lortu. Kasu honetan ere hamasei piraguista onenak sailkatu dira eta Pauk 21. postuan bukatu du, kronoa 66.25 segundoan geratuz, Stefan Hengst alemaniarrak baino 4.40 gehiago.

Eslalom piraguismoaz gain, gaur ere euskaldunen parte-hartzea izan da Krynica-Zdròj Arenan jokatutako judoko taldekako txapelketa mistoan. Espainiak Austriaren aurka galdu du lehen kanporaketan, nahiz eta Eunate Etxeberria bilbotarrak Maria Sophia Hoellwart austriarraren aurka irabazi.

Europako Jokoen azken jardunaldia euskal kirolarientzat Kolna Sports Centreko kanalean jokatuko da bihar. Lehenengo eslalom piraguismoko kanoako finalaurreko eta finalak jokatuko dituzte eta bertan Miren Lazkano donostiarrak parte hartuko du (10:22) Arratsaldean kayak crosseko kanporaketak egingo dituzte eta horietan Maialen Chourraut lehaituko da (15:15).

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago