Lucas Eguibarrek brontzea lortu du Mont St. Anneko lehen lasterketan eta bigarren jarri da Munduko Kopako sailkapen nagusian
25-martxo-2023

Lucas Eguibarrek brontzea lortu du Mont St. Anneko lehen lasterketan eta bigarren jarri da Munduko Kopako sailkapen nagusian

Lucas Eguibar


Basque Teameko kirolaria Kristalezko Globoa irabazteko aukerekin helduko da denboraldiko azken probara

Lucas Eguibarrek beste erakustaldi bat eskaini du gaurkoan. Denboraldiko helburu nagusietako bat, Kristalezko Globoa, Kanadan dago jokoan, eta donostiarra horren jakitun da. 2015ean ere probatu zuen garaikurra eramateak dakarren loriaren zaporea, eta aurten errepikatu nahi du. Sierra Nevadako bi Munduko Kopetan, non urre bat eta zilar bat lortu zituen, lehen kolpea eman zuen eta gaur, Mont St. Annen, Kanadan, asteburu honetan jokatuko dituen bi probetako lehenengoan bigarrena eman du.

Lucas Eguibarrek nagusitasun harrigarriarekin pasa ditu kanporaketak. Final-zortzirenetan lehen postuan helmugaratu da, Jon Woo korearraren, Radek Houser txekiarraren eta Loan Bozzolo frantziarraren aurretik. Eguneko laugarren txandan lehiatu da, eta, gainditzeaz gain, hurrengoan, bosgarrenean, Kristalezko Globoa irabazteko lehian bere lehiakide zuzenenetako bat, Omar Visintin italiarra, kanporatu dutela ikusi du. Albiste ona izan da Basque Teameko kirolariarentzat.

Final-laurdenak oso interesgarriak izan dira, Eguibar bigarren txandan baitzegoen, Veysonnaz Munduko Koparen ostean sailkapen nagusiko liderra zen Martin Noerl alemaniarra ere bertan zela. Biak izan dira kanporaketako onenak, baina Lucas Eguibar helmugaratu da lehen postuan, Noerl, Woo korearra eta Yoshiki Takahara japoniarra atzetik zituela.

Finalerdietan gidoia berriro errepikatu da. Lucas Eguibar izan da berriz ere onena eta, gainera, eguneko bigarren albiste baikorra izan du, Martin Noerl aurkari nagusia kanporatua izan baita, laugarren postuan helmigaratuta. Lucasekin batera Eliot Gondin kanadarrak final handirako txartela lortu du, eta Merlin Surget frantziarra ere at geratu da.

Finalean Lucas hirugarren postuan kokatu da irteeratik, eta kronometratutako bigarren zatian eta hirugarrenean postu horri eutsi dio. Donostiarrak hirugarren tokian bukatu du lasterketa, Eliot Grondin kanadarraren eta Jakob Dusek austriarraren atzetik, eta Lorenzo Sommariva italiarraren aurretik.

Gaur lortutako brontzezko dominak garrantzi handia du, Lucas Eguibarrek bere lehiakideekiko aldea murriztu baitu. Eguibar, Omar Visintin aurreratu, eta bigarren da orain. Martin Noerl da Munduko Kopako sailkapen nagusiko liderra 410 punturekin, Lucas da bigarren 386 punturekin, Visintin hirugarren 344rekin eta Eliot Grondin laugarren 339rekin.

Gaurkoarekin Lucas Eguibar Munduko Kopako podiumera igo da 17. aldiz. Bihar jokatuko da denboraldiko azken proba, berriz ere Mt. St. Annen, eta Kristalezko Globoaren borroka zabalik dago oraindik.

Honekin lotutako berriak

15-martxo-2024

Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderra etxera itzuli da Innsbruckeko ebakuntza arrakastatsuaren ondoren

Informazio gehiago
11-urtarrila-2024

Herri kiroletan nabarmendutako emakumeak dira protagonistak ‘Geldiezinak’ telesailaren hamaikagarren atalean

Informazio gehiago
03-abendua-2023

Lucas Eguibarrek brontze batekin ireki du denboraldia

Informazio gehiago
17-apirila-2023

“Gauzak nahi bezala atera dira, baina lan eginda eta ahaleginduta”

Informazio gehiago
26-martxo-2023

Lucas Eguibarrek zilarra eskuratu du Munduko Kopako sailkapen nagusian, Mt. St. Anneko bigarren proban laugarren bukatu eta gero

Informazio gehiago
16-martxo-2023

Alvaro Romero Basque Teameko snowboarderrak Veysonnazko Munduko Kopan zilarrezko domina lortu du

Informazio gehiago