Lucas Eguibarrek zazpigarren amaitu du Veyssonazeko Munduko Kopan, denboraldiko azken hitzordu nagusian
20-martxo-2022

Lucas Eguibarrek zazpigarren amaitu du Veyssonazeko Munduko Kopan, denboraldiko azken hitzordu nagusian

Alvaro Romerok ezin izan ditu final laurdenak gainditu, baina Urteko Hasiberri Onena izendatu dute

Lucas Eguibarrek emaitza gozoarekin itxi nahi zuen urtea Veysonnazko Munduko Kopan, bost aldiz igo baita podiumera hemen. Zazpigarren izan arren, Basque Teameko kirolariak nazioarteko snowboarderrik talentudunenetakoa dela erakutsi du gaur.

Final zortzirenetan Kearney estatubatuarra, Lueftner austriarra eta Alvaro Romero Basque Teameko kirolaria izan ditu aurkari. Bi donostiarrak izan dira onenak euren txandan, eta lehen eta bigarren postuan amaitu dute ibilbidea hurrenez hurren, postu horiei eutsita momentu oro.

Final laurdenak oso zirraragarriak izan dira. Lucasek Laurent Bozzolorekin lehia bizia izan du, berak irabazi du lehen postua eta frantziarrak bigarrena. Alvaro Romerok laugarren amaitu du txanda horretan, baina oso pozik dago denboraldi honetan egindako lanarekin, Hasiberri Onena izendatu baitute. Apirilaren hasieran junior mailako Munduko txapelketa jokatuko du Veysonnazen eta, beraz, Veyonnazeko zirkuituko esperientzia hau oso lagungarria izango zaio.

Finalerdietan Lucas Eguibar sendo aritu da irteeran, aurreko txandetan bezala. Zirkuituaren lehen bi zatietan lehenengo postuan jarri da, baina hirugarrenean aurkariek aurrea hartu diote. Luki hirugarren izan da, final small edo final txikira mugatuta. Finalerdietan gertatutakoaren antzeko zerbait gertatu da. Lucas indartsu hasi da, baina bere lehiakideek zirkuituaren azken zatian gainditzen zutela ikusi du. Gipuzkoarrak hirugarren bukatu du bere txandan eta zazpigarren Veysonnaeko Kopan eta bederatzigarren Munduko Kopako sailkapen nagusian.

“Gustatuko litzaidake denboraldi hobea biribildu izana, baina pozik nago, bizkarreko lesioa dudala oinarri hartuta. Datorren urtean hau hobetzea espero dugu eta bizkarraren bilakaera ikusi nahi dugu esan dio Lucasek Veysonnazera joandako Basque Teameko taldeari.

Lucas Eguibar da snowboardcrosseko egungo munduko txapelduna, eta Beijingeko Jokoetan lortutako zazpigarren postuagatik diploma bereganatu zuen joan den otsailean.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago