Ander Zabala, Imanol Garmendia eta Jon Carazo arraunlariak dira biharko 'BAT To Rio' saioko protagonistak
29-apirila-2016

Ander Zabala, Imanol Garmendia eta Jon Carazo arraunlariak dira biharko 'BAT To Rio' saioko protagonistak

Hiru arraunlariak euren lehenengo jokoak izango direnetan parte hartzeko irrikaz daude; oraindik horretarako aukera badute, eta aste bete barru Brandenburgen jokatuko den Europako Txapelketarako daude deituta.

‘Bat to Rio’ bihar emitituko da, euskal telebista publikoaren bi kateetan; 12:45etan ETB2n eta 21:00etan ETB1en.

Brandenburgen jokatuko den Europako Txapelketan parte hartzeko prestatzen ari diren Ander Zabala, Imanol Garmendia eta Jon Carazo araunlariak protagonistak izango dira LARUNBAT HONETAN ‘BAT TO RIO’ saioan, olinpiar jokoetan lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolarien egunerokoa erakusten duen eta Euskal Telebistako bi kateetan emititzen den programan, 12:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en.

Jon Carazok (Zierbena, 1990), Ander Zabalak (Santurtzi, 1992) eta Imanol Garmendiak (Donostia, 1992) aurten euren ametsik gozoena bete nahi dute, euren lehenengo olinpiar jokoetan parte hartzea. Programan Orio Klubeko arraunlariek euren hastapenei buruz hitz egingo dute, bait a kirol hitzordurik garrantzitsuenean parte hartzeko piztu zitzaien pasioari buruz ere. Beetzseeko lakuan egun batzuk barru jokatuko duten Europako Txapelketarako deituta egoteak erakusten du sasoiko daudela eta olinpiar jokoetan lehiatzeko aukerak badituztela.

Arraunlariek saioan azalduko dute Euskal Herrian tradizio eta ospea duen traineruen txapelketa albo batera uztea erabaki zutela eta arraunketa olinpikoaren aldeko apustua egin zutela. Honek maila pertsonalean eskatu dien esfortzuaz mintzatuko dira. Izan ere, hirurek etxetik kanpo denbora asko pasa behar dute, Sevillan entrenatzen. Garmendia eta Zabala pisu arinean aritzen dira, 4-LM delakoan, eta Carazo, 8+M modalitatean.

Euskal olinpiarrak ezagutarazteko saioa

“BAT to Rio” astero eskaintzen da, larunbatetan, ETB-2n 12:45etan eta ETB-1n 21:00etan “Gaur Egun” albistegiaren ostean. 15 bat minutuko erreportaje monografikoak dira. Gauzak horrela, ikusentzuleek Rion parte hartzeko aukera dute n euskal kirolariak ezagutzeko parada izango dute Olinpiar Jokoak hasi artean falta diren hilabeteetan.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago