Basque Team-eko piraguistak europako slalom txapelketan lehiatuko dira ostiraletik aurrera Vienan
28-maiatza-2014

Basque Team-eko piraguistak europako slalom txapelketan lehiatuko dira ostiraletik aurrera Vienan

Denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua izango da nazioarte mailan eta Austriako kanalaren estreinekoa

2014ko maiatzak 28a

Basque Team-en babespean diharduten sei piraguista (Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Ander Elosegi, Jon Ergüin, Samuel Hernanz eta Joan Crespo) 2014ko denboraldiko lehenengo proba handian lehiatuko dira, Vienan ostiralean hasi eta igandea arte jokatuko den Slalomeko Europako Piraguismo Txapelketan. Era berean, beste hiru euskal palista (Miren Lazkano, Klara Olazabal y Aitor Garmendia) banakako kanoa probetan neurtuko dira.

Lehiaketa, joan den abuztuan Austriako hiriburuan inauguratu ziren Verbund-Wasserarenako instalazio ikusgarrietan antolatuko da. Europako lehiaketa honen ondoren, nazioarteko hurrengo hitzordua, irailean Estatu Batuetan jokatuko den Munduko Txapelketa izango da.

Hauexek dira Europako Txapelketan lehiatuko diren Basque Team-en babespeko kirolariak:

• MAIALEN CHOURRAUT (K1): nazioarteko lehiaketara itzuli da, 2013an ama izan ondoren. Brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, eta Rio-n, 2016an, bere hirugarren Olinpiar Jokoetan, domina errepikatzea espero du. Europar Txapelketan bosgarren postua lortu zuen 2011n (hauxe da podiumera igo ez den lehiaketa bakarra). Emakumezkoen K1 kategoriako finalerdiak eta finala igandean jokatuko dira, ekainak 1, 09:30etatik 15:30etara bitartean.

• IRATI GOIKOETXEA (K1): finalean sartu eta Munduko Txapelketarako sailkatzeko asmoz bertaratu da.

• ANDER ELOSEGI (C1): azken bi Olinpiar Jokoetan eta 2011ko Europako Txapelketan laugarren postua lortu ondoren, nazioarteko proba handi bateko podiumera igotzen saiatuko da lehenengo aldiz. Gizonezkoen C1 kategoriako proba larunbatean jokatuko da, maiatzak 31, 09:00etatik 15:45era bitartean.

• JON ERGÜIN (C1): euskal palistarik beteranoena da, eta iazko Europako Txapelketan lortutako laugarren postua hobetzen saiatuko da.

• SAMUEL HERNANZ (K1): zilarrezko domina lortu zuen 2011ko Europako Txapelketan —lehiaketa honetako podiumera igo den euskal palista bakarra da—, eta seigarren postua iazkoan. Londresko Jokoetan lortutako bosgarren postuak final handirako faboritoen artean kokatzen du. K1 kategoriako finalerdiak eta finala larunbatean jokatuko dira, maiatzak 31, 09:00etatik 15:45era bitartean.

• JOAN CRESPO (K1): finalera iristeko asmoz eta Europako Txapelketaren azken edizioan lortutako 19. postua hobetzeko asmoz abiatu da.

Basque Team-ek babestutako kirolariez gain, beste hiru euskal palistak ere parte hartuko dute Europako Txapelketan: Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek (emakumezkoen C1 kategorian) eta Aitor Garmendiak (gizonezkoen C1 kategorian).

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago