“Lehiaketako sentsazio horiek berreskuratzeko balio izan zidan”
08-maiatza-2020

“Lehiaketako sentsazio horiek berreskuratzeko balio izan zidan”

Covid-19ak sortutako pandemiak atzera egiteko eta zuzeneko ekitaldiei berrekiteko zain, Eneko Llanos Basque Team-eko enbaxadoreak Ironman VR5 Pro Challenge lehiaketa birtualaren bosgarren edizioan parte hartu eta bigarren amaitu du. Probak 15.000 kirolari bildu zituen joan den asteburuan, horietatik 8 profesional. Enekok bigarren postua eskuratu zuen, txapeldun izan zen Joe Skipper britainiarrarengandik 5:28ra. Mundu osoko 85.000 pertsona baino gehiago batu ziren Ironman Virtual Club plataforman proba ikusteko.

Basque Team fundazioak Llanosekin hitz egin du, oraingoz, lehiaketaren “harra” nolabait arintzeko balio duen proban eduki dituen sentsazioen berri izateko.

“Lehiaketa bizikletako 90 kilometroak ziren beste hiru triatleta profesionalen aurka eta hor bigarren geratu nintzen. Ondo, ondo. Aste hauetan entrenatzen ibili naiz, baina ez lehen entrenatzen ibiliko nintzen bezala. Alde horretatik emaitza ona izan zen, nire sentsazioak onak ziren eta entreno eta lehiaketa politak izan ziren zentzu horretan. Nolabait, lehiaketako sentsazio horiek berreskuratzeko balio izan zidan eta ondo egon zen, gustura ibili nintzen”.

“Lehiaketa ofizial bat bada. Ironmanek sortu duen lehiaketa birtual bat, guri, profesionalei, eta adin taldekoei pizgarri eta lehiatzeko aukera emateko, baina ez dauka ironman ofizial batek izango lukeen ofizialtasuna edo garrantzia. Gogoekin hartu dugu eta entretenimendu gisa hartu dugu”.

“Badaukazu alde batetik zure kamara zuri begira denbora guztian eta bestalde ikusten dituzu beste lehiakideak. Formato polita da ikusten dozulako uneoro bestea zer dagoen egiten, nolako itxura daukan, batzuetan komunikazioa egoten da, hitz egiten da… Ikusten duzu denbora guztian zure lehiakidea nolako esfortzua ari den egiten, aplikazioan ikusten da zenbat watt ari den mugitzen. Ez da presioa baina badaukazu beste batzuetan edukiko ez zenuen informazioa eta horrek puntu interesgarri bat ematen dio honi”.

“Espero dugu pixkanaka gauzak hobetzen joatea eta benetako lehiaketa hemendik ez oso epe luzera egin ahal izatea. Bitartean nik uste dut aukera polita dela. Ez da gauza bera, argi dago. Triatloia ezin da era birtual batean egin, ezin da igeri egin. Bizikleta eta korrikako tarteak egiteko badaude baliabideak, korrikako zintak adibidez, baina ez da gauza bera. Lehiaketak ematen duen tentsio puntu hori mantentzeko ondo dago eta gauzak konpontzen diren bitartean konformatu beharko dugu. Esperientzia berria da eta polita da egiteko”.

Honekin lotutako berriak

15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago