Basque Teameko txirrindulariak dira 'BAT To Tokio' saioaren bederatzigarren ataleko ardatza
03-ekaina-2021

Basque Teameko txirrindulariak dira 'BAT To Tokio' saioaren bederatzigarren ataleko ardatza

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Aste honetan, Basque Team Fundazioaren saioa, Akhonmedia ekoiztetxeak egina, txirrindularitzari buruzkoa da, konkretuki Basque Teameko Ane Santesteban, Eider Merino eta Lourdes Oyarbide txirrindulariariei buruzkoa. ‘Maldan gora’ izenburua duen atala ekainaren 6an izango da ikusgai, 11:00etan, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube kanalean.

Nahiz eta batzuetan zalantzaz eta autoexijentziaz beteta egon eta euren buruan itxi, hiru protagonistetako inor ez da damutzen txirrindularitzan aritzeaz. Hasieran, emaitza onak izatea batzuetan ez da nahikoa izan duela gutxi arte nahiko maskulinizatuta zegoen kirol batean profesional izateko.

Santestebanek, Merinok eta Oyarbidek, Leire Olaberria bezalako erreferenteekin gora egin dute eta handienekin lehiatzen hasi dira. Aldi berean, gozatzen ikasi dute. Gaur egun hemendik bizi daitekeela diote, eta hurrengo belaunaldiak animatzen dituzte, txirrindularitzak ematen dizuna kentzen dizuna baino askoz gehiago baita.

Hirurak hazten ari dira korrikalari gisa fisikoki eta mentalki, eta horrek lagundu egiten die Jokoak bezalako hitzordu baten aurrean. Ane Santestebanentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango lirateke, Eider Merinorentzat eta Lourdes Oyarbiderentzat lehenengoak.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago