Leticia Canales Basque Teameko surflaria 32 onenen kanporaketara pasa da Caparica Surf Festen
07-apirila-2022

Leticia Canales Basque Teameko surflaria 32 onenen kanporaketara pasa da Caparica Surf Festen

Leticia Canales

Basque Teameko beka jasotzen duen Leticia Canales surflariak 48 surflari onenen kanporaketa gainditu du. Gizonezkoen lehiaketa amaitu ondoren, emakumeek hartu dute lekukoa Portugalgo Praia do Paraison, eta Sopelako kirolariari uretan sartzea egokitu zaio bosgarren txandan. Maelys Jouault eta Nahia Milhau frantziarren eta Carolina Santos portugaldarraren aurka jokatu behar izan du. Hasieratik oso ondo kokatu da, eta berak aitortu duenez, seriearen amaieran hainbat akats egin dituen arren, hurrengo fasera 7.60ko puntuazioarekin eta 3.67 eta 3.93ko bi olatu onenekin igaro da.

Hurrengo kanporaketan aurkari gogorren aurka neurtu beharko ditu indarrak, Pauline Ado, Maud Le Car eta Ainhoa Liceaga suertatu baitzaizkio. Leticiak hamazazpigarren amaitu zuen Israelgo Netanya txapelketan, eta Caparicara joandako komunikazio taldeari esan dio lehiaketa hau aprobetxatu nahi duela forma hartzen jarraitzeko, jakitun baita Challenger Serierako Europako txartelak inoiz baino garestiago daudela.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago