Lezamako egoitzak Basque Teameko kirolariak hartu ditu
Athletic Clubek eta Basque Teamek akordioa itxi dute Fundazioko bekadun batzuei ostatu emateko: Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea eta Hamid Ben Daoud maratoilaria dira lehenengoak
Athletic Clubek akordioa lotu du Basque Teamekin Lezamako harrobi zuri-gorriaren egoitzan Fundazioaren bekadunak hartzeko. Faduran (Getxo) dagoen Basque Team Zentroak laster hasiko ditu birmoldaketa-lanak; beraz, kirolariak aldi baterako birkokatu behar dira. Euskadin kirola garatzeko duen konpromiso sendoan, eta Basque Teameko laguntzaile nagusietako bat dela kontuan hartuta, Athletic Clubek lehen bi atletak hartu ditu dagoeneko: Odei Jainaga xabalina-jaurtitzaile olinpikoa eta Hamid Ben Daoud maratoilaria, Hassan Redad bere entrenatzaileak lagunduta.
Bigarren multzoa urtarrilaren 10ean iritsiko da, bost surflarirekin. Ariane Ochoak, Janire Gonzalez Etxabarrik, Ruben Vitoriak eta Bitor Garitaonandiak ere bertan hartuko baitute ostatu.
Denak dira izarrak, tartan, asfaltoan eta uretan, eta ziur laster iritsiko direla mundu mailako eta olinpiar arrakastak, Unai Simonenak bezalakoak. Tokioko Jokoetan atezainak zilarrezko domina lortu zuen.
Athletic Club oso sentibera izan da Basque Teamen beharrizanekin, Lezaman hazten diren beheko mailetako futbolarien beharrizanekin bateragarriak diren gela eta zerbitzu nahikoak baititu.