Naiara Gomez piraguistak erretiroa hartu du palmares bikaiina pilatu ondoren
14 urtez lehaitu da naziorte mailan Maratoiko diziplinan dominak lortuz
Getxo, 2015eko ekainaren 24a.- Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela. Halaxe iragarri du gaur goizean, karrerako zati handi batean bidelagun izan duen BASQUE TEAM erakundearen egoitzan, aldean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria zuela.
Getxoztarra maratoian nabarmendu da, kirol modalitate honi dagozkion gogortasuna, distantzia luzeak eta zenbait ibilbide-zatitan palei eragiteaz gain piragua soinean eraman beharra aisa asko gainditu dituelarik. Banakako (K1) nahiz binakako (K2) norgehiagoketan lehiatu da, baina binakakoa izan da garaipenik gogoangarrienak eman dizkiona. Naiarak, gainera, ezin hobeto frogatu du, unibertsitateako ikasketak, amatasuna eta maila goreneko lehia bateragarriak direla, izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta goi mailako kirol errendimenduko Master baten jabea izateaz gain, bi aldiz ama izan baita, 2009an eta 2013an.
Getxo Kayak Piraguismo Taldeko kidea izanik, 10 urte baino ez zituen kirol honetan trebatzen hasi zenean, baina nazioarteko lehiaketetara 25 urte zituela iritsi zen, unibertsitateko ikasketak amaitu eta maila goreneko lehian jarduteko denbora gehiago atera zuenean.
Bergen-en (Norvegia) eta Singapurren jokatutako 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan irabazi zituen brontzezko dominekin batera, piraguista bizkaitarrak laugarren postua lortu zuen Tremolat-en (Frantzia) 2006an, bi bosgarren postu 2002an eta 2008an, eta seigarren eta hamabigarren postuen artean sailkatu da munduko txapelketaren beste bost ediziotan. Oklahoma-n (AEB) antolatutako 2014ko Munduko Txapelketan izan zuen azken partehartzea, eta ontziaren gila apurtuta, norgehiagokatik erretiratu behar izan zuen.
Europako txapelketei dagokienez, zilarrezko domina lortu zuen Txekian 2005ean, eta bi brontzezko domina Eslovakian eta Frantzian jokatutako 2007ko eta 2011ko edizioetan. Horrez gain, bi bosgarren postu lortu zituen Hungariako 2001eko eta Poloniako 2003ko Europako txapelketetan. Getxoztarraren nazioarteko palmares bikaina osatzeko, Munduko Kopako probetan irabazitako bost dominak (urrezkoa 2001ean, zilarrezkoa 2004an eta 2008an, eta brontzezkoa 2002an eta 2010ean) eta lehiaketa beraren 2006ko edizioan lortutako laugarren postua nabarmendu behar dira. Urrezko domina ere lortu zuen Gijonen 2005ean, Ur-Joko Interzeltikoetan Euskadiko ordezkari gisa parte hartu zuenean.
Hitzak
Agurraren unean, piraguista bizkaitarrak azken urtean bizitako une kritikoek erretiroa hartzeko erabakia azkartu dutela aitortu du: “Bigarren haurdunaldiaren ondoren Mundialerako txartela lortu nuen baina proban bertan lema hautsi nuen fabrikazio akats baten ondorioz eta lorpen guztien atarian gertu nintzen, oso zapore mikatzarekin gauza asko utzi bainituen bidean; nire ingurukoen babesarekin hasi nuen denboraldia berriz, eta orain hilabete terdi Espainiako txapelketan (Mundialerako sailkapena eman zezakeena), nire ustez bidegabeko erabaki baten ondorioz kanporatu ninduten eta ez zidaten helegitea jartzeko aukerarik eman. Horrek erabat jota utzi ninduen, nahi eta abuztuan bigarren bat aukera eduki baldintza onekin.
Momentu kritikoak, lesioekin izandako esperientziak eta entrenamenduen gogortasuna alde batera utzita Naiarak bere ibilbidearen balorazio positibioa egin du, “oso harro nago egindakoaz, eta horrekin geratu nahi dut agur esaterakoan” . Zentzu horretan Naiarak azaldu duenez “piraguismoa kirola baino gehiago izan da niretzat, nire bizitza izan da” , eta eskerrak eman nahi izan die “lagundu didaten hainbati, beraiek emandako laguntza horri esker iritsi naiz iritsi naizen lekura, eta lehenik eta behin BASQUE TEAM-en lana eskertu nahi dut, Fundazioa bat baino gehiago nire etxea izan delako” . Bere ibilbidea errepasatzerakoan Naiarak azpimarratu nahi izan duenez “iristea ez da zailena, mantentzea baizik” eta zabaldutako baloreak emaitzen gainetik jarri nahi izan ditu gaurko agerraldian: “Neri kirola emaitzen gainetik dagoela erakutsi didate, iraunkorra izatea eta kirola bizitzeko era bat dela ere ikasi dut, eta bertan diziplina, zintzotasuna eta laguntza ematen duenarekin esker onekoa izatea lehenetsi behar direla.
Naiara Gomezek hainbat urtetan bere kirola izandako piraguismoarentzat ere izan ditu hitzak: “Sakrifizio gehien eskatzen duen kiroletako bat, baina badauka harrapatzen zaituen zerbait eta nik asko daukat eskertzeko; Nire seme-alabek ere piraguismoarekin gozatzea nahiko nuke, nik beste ahal izan ezkero, batez ere gauzak ondo ateratzen direnean dituzun sentsazio bikainak izan ditzaten. Dena dela nik jarraituko dut piraguarekin ateratzen, maite dudalako eta deskonektatzeko aukera ematen didalako era berean. Azkenik Naiarak bere familiak emandako babesa eskertu nahi izan du: “Beraiek ere sakrifizio ugari egin dituzte, eta gozatzeko unea heldu zaie”
Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela. Halaxe iragarri du gaur goizean, karrerako zati handi batean bidelagun izan duen BASQUE TEAM erakundearen egoitzan, aldean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria zuela.