Euskadi Kirola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du Espaniako Olinpiar Batzordearekin
Blanca Urgell Kultura sailburua eta Alejandro Blanco EOB-ko presidente izan dira sinatzaileak
Gasteiz, 2010eko abenduak 20.- Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, eta era berean Euskadi Kirola Fundazioko lehendakaria den Blanca Urgellek, lankidetza hitzarmena sinatu du gaur goizean Espainiako Olinpiar Batzordearekin (EOB), “Goi mailako kirola eta mugimendu olinpiarra Euskadi mailan sustatzeko helburuarekin”. EOBren aldetik Alejandro Blanco presidentea izan da sinatzailea, Lakuan (Gasteiz) Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan egindako ekitaldian.
Urtebeteko iraupena duen hitzarmenak, bi aldeen arteko akordioak beste urte betez luza daitekeena, lankidetza arlo anitz biltzen ditu. Aipagarrienak, honako hauek:
– Informazioa partekatzea eta kirolariei bideratutako laguntza ekimenak koordinatzea.
– Laguntzen hartzaileenganako babes integralean kolaboratzea, hezkuntza, formakuntza eta laneratze alorretan.
– Kirol errendimendua hobetzeko ikerkuntza eta berrikuntza ekimenetan elkarrekin parte hartzeko konpromisioa, eta bai, kongresu, mintegi eta jardunaldi teknikoen antolakuntzan ere.
– Babesleen bilaketan, eta aktiboen eta ekipamenduan partekatzean elkarlana bultzatu, bereziki Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua (HTZ). Honek, Espainiako Olinpiar Batzordeko espezialistak hartu ahal izango ditu bere baitan, eta era berean HTZko teknikoek espainiako hainbat selekzioekin kolaboratu ahal izango dute.
– Olinpiar mugimendua sustatu eta babestea, eta bai, honen balore eta funtsesko oinarriak ere.
Halaber, hitzarmena betez, Fadurako HTZ-a nahiz Euskadi Kirola Fundazioa bera ere, BAT Basque Team bere marka komertzialarekin batera, Euskadin Olinpismoaren erreferentetzat hartuko dira.