Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Liptovskyko Europako txapelketan, C1ean
27-maiatza-2022

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Liptovskyko Europako txapelketan, C1ean

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistaren benetako hitzordua gaur heldu da. Irungo palista anbizioz beterik etorri da eslalon piraguismoko Europako txapelketa honetara, Eslovakiako hirian egin daitezkeen proba guztietan lehiatuko baita: K1eko eta C1eko banakako probetan, bi patruila-probetan (taldeak) eta extreme modalitate berrian.

Hala ere, guztien artean Klara C1 damaren banakako proban nabarmentzen da. Atzo K1ean ez zuen lortu kanporaketa gainditzea, baina gaur lehen sailkapen txandan egin du, bigarren txandan lehiatu behar izan gabe. Klarak 15. postuan bukatu du, 113.76ko denbora eginez (+12.12 Kimberley Woods britainiarrarekin alderatuta) eta bi ukiturekin bakarrik eginda, piraguistek akats dezente egin dituzten egunean. Klarak bi akats baino ez ditu pilatu, bata lehen atean eta bestea 19. atean.

Aipatzekoa da Klara Olazabalek azken unera arte borrokatu zuela Nuria Vilarrublarekin Tokioko Jokoetarako sailkapen olinpikoa lortzeko modalitate honetan. 2019ko Munduko Txapelketan bosgarren izan zen, La Seu d´Urgellen, eta Japoniako hitzorduan sartzeko oso gutxi falta izan zitzaion.

Klarak Liptovskyko Europako Txapelketako C1eko finalerdia igandean jokatuko du igandean 9:05etik aurrera.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago