Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!
Altzoko eskolako 27 ikaslek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gaur gure kirolarien eskutik
Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia gaur egin da Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan (Getxo). Altzoko eskolatik etorritako 6-11 urte bitarteko 27 gaztek parte hartu dute bertan, eta Basque Teameko enbaxadore eta kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan dituzte. Gainera goi mailari buruz, olinpismoari buruz, Fundazioari buruz eta kirolean eman behar den berdintasun eta inklusioari buruz hainbat gauza ikasi dituzte.
Alberto Iñurrategi alpinistak, Kerman Lejarraga boxeolariak, Maider Unda borrokalari ohiak, eta Asier Santiago Kirol Egokituko Euskal Federazioko teknikariak euren kirolen nondik norakoak azaldu dizkiete eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi diete.
Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu da. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.
Baloreetan BAT proiektuarekin lotutako edozein eskaera edo proposamen egiteko: baloreetanbat@basqueteam.eus