Kayak krosean lehiatzen diren euskal palista guztiak Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetarako sailkatu dira
20-uztaila-2026

Kayak krosean lehiatzen diren euskal palista guztiak Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetarako sailkatu dira

Miren Lazkano

Miren Lazkano, Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, kayak cross modalitatean lehiatzen diren hiru euskal palistak, larunbatean jokatuko den diziplina honetako kanporaketetarako sailkatu dira. Gainera, Miren Lazkanok podiuma oso gertu izan du gaur, egin den erlojupekoan donostiarra laugarren izan baita.

Lazkanok nahiko jaitsiera garbia eta azkarra egin du, eta 51 segundo eta 79 ehunenetan gelditu du kronoa, garailearengandik, Jessica Fox australiarrarengandik, 0.74ra. Mirenek deitoratu egin du ibilbidearen azken zatiko skimotajearen maniobran abiadura pixka bat falta izana. Katerina Bekova txekiarrak (51.08) eta Lois Leaver britainiarrak (51.17) osatu dute gaurkoan podiuma.

Maialen Chourraut hamargarren izan da, 52.93ko markarekin (+1.88), eta gizonezkoen taldean, berriz, Pau Echanizek 27. postuan bukatu du 49.42ko denbora eginda, urrezko dominaren irabazlea izan den Joseph Clarkerengandik 2.88ra. Jakub Krejci txekiarrak bereganatu du zilarra eta David Llorentek eraman du brontzea. 

Gaurko erlojuz-kontrakoa amaituta, Lazkano, Chourraut eta Echaniz larunbatean jokatuko duten kayak kroseko kanporaketen parrillan izango dira.

Palista guztiak ari dira azpimarratzen Oklahoma Cityko kanalean egiten duen bero itogarria, non uraren tenperatura 30 gradura iristen den. Piraguistek jaitsierak egiten dituzte eta berehala kontzentrazio-hoteletara joaten dira.

Indarrak neurtu behar dira, oraindik lehiaketa-jardunaldi asko geratzen direlako. Bihar gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapen-txandak izango dituzte kayaketan, bai eta modalitate horretako taldekako probak ere. Maialen Chourraut, Leire Goñi eta Pau Echaniz izango ditugu lehian.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago