Julen Aginagalde eta Zuriñe Rodriguez ekaineko
13-ekaina-2012

Julen Aginagalde eta Zuriñe Rodriguez ekaineko "BAT to London 2012" saioko protagonista nagusiak

Maider Unda borrokalaria eta Victor Hugo Garrido txirrindulari egokitua ere saioan azalduko dira

Bilbo, 2012ko ekainaren 13a.- Azken urtean Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko lehian izan diren euskal kirolariei jarraipena egin dien ETB-SATeko saioak ,“BAT to London 2012 programak”, eta bihar asteazkenez emitituko du bere azkenaurrekoa atala, lehiaketa hasteko bost aste falta direnean. Basque Team fundazioaren egitasmoak uztailaren 25ean izango du amaiera, ingalaterrako hiriburuan su olinpikoa pizteko bi egun faltako direnean.

Londresen egongo diren gure lau ordezkariri eskainiko dio ekaineko atala “BAT to London 2012” saioak, eta hauekin batera Jokoetako izar handietako bat izan litekeenari, Usain Bolt atletari. Programa ETB-SAT katean emitituko da gaueko 22:30etatik aurrera.

Iñigo Asensio kazetariak gidatuta, aipatutako kirolarien ibilbidea eta Londreserako dituzten itxaropenak jorratuko ditu saioak urteko kirol hitzordurik garrrantzitsuenaren atarian:

– Julen Aginagalde: espainiako eskubaloi selekzioko jokalari irundarra. Beijing 2008ko aurre selekzioan egon zen baina azkenean Jon Belaustegi eta Iker Romero euskaldunak baino ez ziren sartu azken zerrendan. Heldutasun puntu bikainarekin egingo die aurre bere lehendabiziko jokoei.

– Víctor Hugo Garrido: Herritartasun bikoitza duen arren, espainiarra eta venezuelarra, aspaldi bizi da Euskadin. Atenas 2004an brontzea eskuratu zuen txirrindularitza egokituan eta Beijing 2008an ere hartu zuen parte. Helburu bezala iraileko Joko Paralinpikoak ditu begi artean eta batez ere domina bat lortzea bere kirol-ibilbidea borobiltzeko.

– Zuriñe Rodríguez: Triatleta bizkaitarra azkenetarikoa izan da, euskal kirolarien artean, Londreserako sailkapena lortzen. 2011 eta 2012an burututako ibilbide bikain bati esker barakaldokoak urtetan amestu duena lortu du. Ainhoa Muruarekin batera australiarrak eta zeelanda berritarrak gailentzea izango dute helburu.

– Maider Unda: Olinpiaden aurreko txapelketa neketsua izan du Maiderrek azken hilabeteetan, Bulgarian, Txinan eta Finlandian lehiatu behar izan du bi astetan. Dena dela, azkenean lortu du Beijing 2008an bostgarren postua eskuratu eta gero bere buruari jarri zioin erronka, berriz ere Joko Olinpikoetan parte hartzea.

Munduko kirolaririk azkarrenak, Usain Boltek, bere tarte zabala ere izango du “BAT to London 2012” saioan. Jamaikarrak Londreseko hitzorduaren aurrean bere burua “Jokoen historian mito bezala sartzeko aukera” ikusten du, saioari bildutako adierazpenetan. Bere azken saioetan, urteko markarik onena ezarri beri du Erroman (9,76koa 100 metroetan) eta argi erakutsi du prest dagoela Londreseko estadio olinpikoan hegan egiteko. Begi guztiak egongo dira Bolten gainean 2008ko abuztuaren 16an Beijingen ezarritako marka bikaina ikusita, 9,69koa. Bere abuztuko erronka urrea lau diziplinatan lortzea izango da, 100 eta 200 metroetan eta 4×100 eta 4×400 erreleboetan.

Nazioarte mailan euskal kirolarien parte hartzea sustatu eta babesten duen Basque Team erakundearen egitasmoa da “BAT to London 2012” saioa, Kontrol Z ikusentzunezkoen ekoizlearekin elkarlanean.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago