Jon Rahm Basque Team-eko enbaxadoreak Dubain irabazi eta Merituko Ordena eskuratu du
25-azaroa-2019

Jon Rahm Basque Team-eko enbaxadoreak Dubain irabazi eta Merituko Ordena eskuratu du

Private: Jon Rahm (enbaxadorea)

Jon Rahmek irabazi du gaur DP World Tour Championship txapelketa, eta, harekin, Dubaiko lasterketa erdietsita itxi du urtea. Tokioko Jokoak jomugatzat dituela, bere egutegian selektiboagoa izatea erabaki du, eta sei asteko borondatezko parentesi baten ostean, Barrikako golflaria maila gorenean berragertu da. Txapelketari utzi zuen puntuan ekin dio berriro; izan ere, Espainiako Irekian lortutako garaipenari Jon Rahmek Dubaiko Jumeirah Golf Estatesen lortutako garaipena gehitu dio. Parez azpitik 19 kolpe lortu ditu. Tommy Fleetwoodek (270 kolpe) eta Mike Lorenzo-Verak (271) osatu dute podiuma.

Gaurkoa Rahmek Europako zirkuituan lortu duen seigarren garaipena da, bere ibilbidean 40 torneo bakarrik jokatu dituen arren. Gainera, Rolex Series ekitaldietan lortutako laugarren garaipena da honakoa, historian orain arte inork egin ez duena.

Severiano Ballesterosek sei aldiz erdietsi zuen Europako zirkuituko Meritu Ordena, azkena 1991n. 28 urte geroago, Jon Rahm estatu mailan bere pausoak jarraitu dituen lehen golflaria da.

Gaur Dubain (Europako Zirkuituko eta Urteko Meritu Ordenako azken torneoa) lortutako garaipen bikoitzarekin, Rahmek bost milioi dolar poltsikoratu ditu: horietako hiru dubaitar txapelketagatik, inoiz ordaindu den kopururik altuena astebeteko txapelketa batengatik.

Duela hiru urte pasatxo hasi zen Jon bere historia idazten. Profesionalismora jauzi egin zuenetik, sei garaipen lortu ditu Europako zirkuituan. Irlandako Irekia irabazi zuen 2017an eta 2019an, Dubaiko DP World Tour Championship-a bezala. Espainiako Irekia ere bi aldiz irabazi du (2018 eta 2019).

Horrez gain, Jon Rahmek hiru garaipen lortu ditu PGA Tourrean, 2017ko Farmers Insurance Openean, 2018ko CareerBuilder Challengean eta duela gutxiko Zurich Classicen, 2018ko Hero World Challengetik haratago.

Gaur Dubaiko DP World Championship txapelketan lortutako emaitzak bere igoera ekarriko du, bosgarren postutik hirugarrenera munduko sailkapenaren hurrengo eguneratzean. Brooks Koepka estatubatuarraren eta Rory McIllroy iparrirlandarraren atzetik kokatuko da Barrikakoa.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago