Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka berria Himalaian, alpetar estiloan
13-iraila-2012

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzaren erronka berria Himalaian, alpetar estiloan

Nuptse (7.861) mendia igotzen saiatuko dira mendebaldeko hegaletik urriaren erdialdean

Bilbon, 2012ko irailak 13. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Himalaiara itzultzeko zorian daude. Hego Polora iritsi eta kontinentze hotza kometen indarraz bultzatutako leren laguntzaz zeharkatzeko hartu zuten urtebetetik gorako etenaren ondoren, Basque Team-eko hiru alpinista trebatu hauek beren “ingurune naturalera” itzuliko dira, goi-mendietara alegia, eta erronka berri bati aurre egiteko prest egingo dute: Nuptse mendiaren (7.861 m.) hegoaldeko hegala lehendabiziko aldiz alpetar estiloan igotzea.

2009. urteaz geroztik, Albertok, Juanek eta Mikelek Makalu mendia (8.463 m.), Hornbein korridorea (munduko gailurraren ibilbiderik latzena) edota Broad Peak delakoa (8.047 m.) eskalatzeko espedizioetan parte hartu dute Basque Team-en babespean. Erronka horietan guztietan, alpetar estiloaren aldeko apustua ezinbesteko betebeharra izan da: igoera garraiatzaileen laguntzarik gabe, soka finkorik gabe eta altuerako kanpamenturik gabe egitea.

Filosofia berari jarraituz, NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 ESPEDIZIOAK oso ezaguna ez den mendi bat hartu du helmugatzat. Mendi horrek ez du 8.000 metrotik gorako 14 gailurren erakargarritasuna, baina “anbizio handiko helburua irudikatzen du, zalantzagarritasun handikoa eta berebiziko motibazioa ematen diguna”. Nupse mendia Everestetik hegomendebalderantz kokatuta dago, hiru kilometro eskasera, eta hego hegaletik ikusita, bost kilometro zabaleko horma erraldoia da, goiko aldean bost tontor dituena, 7.700 metrotik gorako altitudean.

Aurrekariak

Sei aldiz eskalatu da Nepaleko gailur honen tontor nagusia, eta behin baino ez hego hegaletik abiatuta, eta hauxe da, hain zuzen ere, euskal espedizioak gainditu nahi duen erronka. Aurrekaria 1961koa da, eta britainiar alpinista talde bat du protagonista, direnak eta ez direnak egin behar izan baitzuten eskaladaren zailtasun teknikoak gainditzeko. Oraingoan, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak alpetar estiloari dagozkion mugapenak gaineratu nahi dizkiete orduko zailtasunei. Orain arte, Frantziako kordada bat besterik ez da saiatu, eta helmugatik 160 metro eskasera gelditu ziren.

Tontorreraino eramango dituen bideari dagokionez, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 ESPEDIZIOAK ez du aurretiaz finkatu zein den zehazki erabiliko duten bidea. Mendiko baldintza aldakorren jakitun, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, bide berri bat jorratu nahiz aurretiaz ezarrita daudenei aldaketak egiteko prest azaldu dira. Azken erabakia mendian bertan hartuko dute, alpetar estiloan helburuari ekiteko dauden aukeren arabera.

Hiru mendizaleak Madriletik abiatuko dira astelehenean, irailak 17. Hurrengo egunean Katmandura iritsiko dira, Nepaleko hiriburura, eta ostegunean, hilak 20, beste hegazkin bat hartuko dute Lukla herrira heltzeko. Handik, bost eguneko trekking batez, Chukumera iritsi eta Kanpamentu Nagusia finkatuko dute, 4.600 metroko altitudean.

Hara iritsitakoan, espediziokideek inguruneko tontorretara egokitze-igoera arinak egitea espero dute, eta prestaketa-aldia amaitutakoan, urriaren erdialderako Nuptseren igoerari ekiteko prest egongo direla uste dute. Horretarako, hiru aste izango dituzte, itzulera azaroaren 9rako finkatu baitute.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago