Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik
14-urria-2012

Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik

1961ean ingelesek zabaldutako bide bera egiten saituko dira alpetar erara

Igandea, 2012ko urriaren 14a.- “Goi-mendian, igoeraren arintasunak alpinisten maisutasuna erakusten du“, idatzi zuen Terrayk. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak euren motxilak bete dituzte gaur oinarrizko kanpalekuan (4.600) Himalayako hormarik ikusgarrienetarikoa den Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzeko asmoz, 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela duena. Abentura 4 egunetan burutzea espero dute eta beste egun bat beharko lukete jeisteko, saiakera bakarrean eta inolako laguntzarik gabe, oxigenorik gabe, soka finkorik gabe eta aurretik ezarritako kanpaleku rik gabe. Modu arinean, alpetar erara.

Gaur, igandean, 5.800 metroko muino batera iristea espero dute; 4-5 orduko ibilaldia zoru harritsu eta deseroso batetik, harri solteko penditza gogorrek zaildutako bidea, batez ere 20 kiloko zama bizkar gainean eramanda.

Bigarren egunez gutxi gorabehera 6.500 metrora iristea da helburua, tarte konplikatua eta motela, arroka eskalda une luzeeekin, izotza eta elurrarekin batera. Hirugarren egunean horma nagusiaren azpian kokatzea nahiko lukete, 7.100 metrora, eta ahal izan ezkero egun horretan pareta eskalatu eta soka jartzea nahiko lukete, hurrengo goiz hotzean errazago gainditu ahal izateko. Harkaitzeko 100 metroak irabazita tontorra izango da hurrengo pausoa “haizeak eta ditugun indarrak uzten badigute”. Nuptseko eskalada konpromiso handikoa da, oso jarduera teknikoa beti ere bertikalean eta kontutan izanda ia 8.000 metroko erraldoia dela.

Horretarako prestatu dira, zenbait gau eman dituzte 6.000 metrotik gora baina alpinistek dioten moduan “altuera oso gaiztoa da”. Gainera haizeak eragin itzela dauka eta azken egunetan indartsu dator. “Ikusi dugu” dio Mikelek, “eguerditik aurrera haizeak indarra hartzen duela, beraz azkar eta goiz ibili beharra daukagu” .

Jeitsieran v-3 edota v-2an lo egitera joango garela suposatzen dut eta hortik oinarrizko kanpalekura ondobidean” dio Juanek. Ez da inor geratu kanpalekuan, hirurak bakarrik doaz motxila bizkar gainean hartuta.

Honekin lotutako berriak

05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak hamargarren amaitu du Pariseko Jokoetako paratriatloia

Informazio gehiago
01-iraila-2024

Heïdi Gaugain txirrindulariak zilarra bereganatu du 3.000 metroko jazarpen proban

Informazio gehiago