Vivac 3an daude jada Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 14 ordu nekagarriren ondoren
17-urria-2012

Vivac 3an daude jada Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 14 ordu nekagarriren ondoren

Haizeak tontorretik gertu aurrera egitea eragotzi die eta gaur kanpaleku nagusiraino jeitsi nahi dute

Asteazkena., 2012ko urriaren 17a (21:15). Gaur goizaldeko 04:30etan atera dira v3-tik Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, 7.100 metrora Nuptseko hegoaldeko hegaletik eta tontorrera bidean. Haizeak hasieratik zaildu du ibilbidea eta 12:00etan ezinezkoa izan da aurrera egitea gailurrera ematen duen ertzaren atarian dagoen muinorea iristerakoan, 7.700 metrora. “Inongo aukerarik ez genuela ikusi dugu bertan” esan digu Juan Vallejok satelite bidezkoa telefonoaren bitartez, ahots urratuarekin eta etengabeko estularekin. Atzera egin behar izan dute. Beste sei orduko jeitsiera kontu handiarekin, hirurak sokari lotuta eta haize bolada ikaragarriekin “haizea alde guztietatik astinduz. Espero baino egun gogorragoa izan da. Iragarpena bete egin da eta haizeak gogor astintzen jarraitzen du”.

Vivac 3ra itzuli dira 18:00-19:00ak aldera, nepalgo orduan; ezin izan dute ezer berotu hidratatzeko.

Bihar kanpaleku nagusiraino jeitsi nahi dute. Egun luzea izango da. “Baliteke gauez iristea”, horrela amaitu du Juan Vallejok bere hizketaldia.

Bere hitzak entzuteko aukera hemen (http://www.goear.com/listen/9f7ae9f/juan-vallejo-nuptse-2012-juan-vallejo

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago