2018ko neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ametsa prestatzen ari da Iñigo Vidondo Alemanian
08-abuztu-2022

2018ko neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ametsa prestatzen ari da Iñigo Vidondo Alemanian

Patinatzaile gasteiztarrak Munduko Kopan parte hartzeko gutxieneko marka lortu nahi du gurpiletatik izotzera jauzia eman eta gero

2015ko urtarrilaren 13a.- Euskal patinatzailerik onenetarikoa den Iñigo Vidondok abiadurazko izotz patinajera jauzia ematea erabaki du, zeharo ezberdina den diziplina eta bere kirol ibilbidea hutsetik hastera behartu duena. Emaitza itxaropentsuak lortu ditu hastapenean eta gaur egun Inzell-eko (Alemania) KIA Speed Skating Academy elitezko zentruan ari da Bavariako zonaldean.

Basque Team-en babesarekin kirolari arabarrak zenbait adierazpen egin ditu prestaketa zentrutik, bertan dituen helburuen gainean mintzatu da eta era berean gurpiletatik xafletara pasatu izanak suposatzen duen erronkaren inguruan. Elitezko euskal kirola sustatzen duen Fundazioak zabaldu du aipatu elkarrizketa non Iñigo dioenez “orain bi urte imagina ez nezakeen ametsa da hemen egotea, apurka apurka egi bihurtzen ari dena. Orain bi urte egin nuen lehendabiziko saiakera zoru berri honetan eta egia esan hasieratik harrapatu ninduen.”

Abiadurazko izotz patinajearen inguruan “gurpil gainekoarekin alderatuta oso diferentea da, oso teknikoa da eta oso gozagarria. Motibazio berri bat aurkitu dut batez ere kirolari orok dugun helburuarekin amesteko aukera ematen didalako, alegia, Olinpiar Jokoetan parte hartzearekin”.

Zentzu horretan zehaztu duenez, “pistan Europa eta Munduko txapelketatatan hartu dut parte, eta baita Munduko Kopan ere, eta nahiko nuke Mundu mailako tituluren bat lortzea baina ez dut patinajea utzi nahi horretara mugatuz. Beste helburu batzuk ditut orain, Pyeongchango 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan egon nahi dut bederen”. Erronka horren zailtasuna neurtzerako garaian Iñigoren ustez “kirol honen %85a edo %90a teknika oinarrituta dago, gurpil gainekoarekin alderatuta oso diferentea da”.

Diziplina berri honetan trebatzen daraman denboran “asko ikasi dut: kirol olinpiarra izanda alde handia dago eta bakarkako modalitatea dela azpimarratuko nuke. Arerioaren aurka lehiatu beharrean denboaren aurka eta zure buruaren aurka aritu beharra daukazu, zure nekea eta buruaren aurka, eskatzen duen zailtasun teknikoaz gain” aipatu du kirolariak.

Epe laburrera gasteiztarreren helburua Munduko Kopan parte hartzeko aukera eman diezaiokeen gutxieneko marka lortzea da: “Oso gertu nago eta gutxieneko marka hori eskura daukat orain. Badakit lanean jarraitu ezkero eta teknikan sakonduz, batez ere irteeratan, nik uste lortu dezakedala”. Momentuz 5.000 metroko saioan ari da izaten arazo gehien: “Beste distantzia guztietan markak ondu ditut eta ez dakit zehazki trabatuta egotearen arrazoia zein den. Gogor ari gara lanean, teknikoki eta fisikoki, eta lan hori izotz gainera eramanez”

Bavarian duen entrenamendu zentrutik Iñigok bertan dituen entrenatzaileen babesa nabarmendu nahi izan du, Abby Ennis kanadiarra eta Win Den Elsen holandarra hain zuzen ere. “Nigan sinisten dute eta pistan nahiz pertsonalki babesa ematen didate, batez ere zalantzak dituzunean eta familia faltan botatzen duzunean” . Gurpiletatik itzotzera jauzia eman duten beste txapeldun askoren emaitzek ere asko motibatu dute Iñigo, nahiz eta aitortzen duen “tradizioarik gabeko herrialde batetik datorren batentzat oso zaila da diziplilna hau baina ni oso tematia nahiz eta nire buruari asko exijitzen diona. Erronka berriak jartzea dut gustoko eta hemen ametsa lortzeko borrokatzeko prest”.

Iñigo Vidondo (Gasteiz, 1989/4/23) 2007tik ari da lehiatzen nazioarte mailan. 2011n 3. Izan zen Europako pista txapelketan; 5. amerikar erako 5.000 metroetan eta 8. Barrutiko 20.000 metro kanporaketako Munduko txapelketan. 2013ko uztailean brontzezko domina eskuratu zuen amerikar erako 5.000 metroko erreleboan, Europako abiadurazko txapelketan. Txapelketa berean 7.izan zen amerikar erako 3.000 metroko erreleboan pistan eta 10. Maratoian.

Izotzean berriki murgildu den arren –aurreko neguan egin zuen lehen saiakera Italian- eta Asier Peña nafarrak kirola utzi eta gero (berak zituen estatuko errekorrak), Iñigo Vidondo da nazioarte mailan lehiatzeko prestatzen ari den hautagai bakarra estatuan. Gogoratu beharra dago Espainian ez dagoela olinpiar neurrietara egokitutako pistarik. Izotzera pasa eta gero azaroan lortu zuen zazpigarren aldiz estatuko markaren bat ontzea eta gaur egun berak ditu 500, 1.000, 1.500 eta 3.000 metrotako errekorrak.

Nazioarteko eta Espainiako izotz kirolen federazioen laguntza jaso eta gero Kia Speed Skating Academyn sartzea lortu du, bertan nazioarte mailako hainbat patinatzailerekin bizi da eta lanean dihardu abiadurazko Munduko Kopan lehiatzeko behar duen gutxieneko marka lortzekotan, etorkizunean maila altuagoko txapelketetan parte hartzeko lehen urratsa.

Berriak

08-iraila-2024

Higinio Rivero Basque Teameko piraguistak bederatzigarren amaitu du Pariseko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu

Informazio gehiago
06-iraila-2024

Heïdi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du errepideko txirrindularitzako C5 proban, hirugarrena Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago