Iñigo Peña, Basque Teameko piraguista, zuzenean sailkatu da Tokioko Jokoetako K2-1.000 metroko finalerdietarako
04-abuztu-2021

Iñigo Peña, Basque Teameko piraguista, zuzenean sailkatu da Tokioko Jokoetako K2-1.000 metroko finalerdietarako

Iñigo Peña

Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da hirugarren sailkatze-seriean

Ez da ezusteko handirik izan gaur Sea Forest Waterwayn jokatu diren Tokioko Jokoetako sprint piraguismoko K2-1.000 metroko sailkapen txandetan. Aurreikuspenak bete dira eta Iñigo Peña eta Paco Cubelosen ontzia zuzenean finalerdietara pasa da, arratsaldean final-laurdenak jokatu beharrik izan gabe, euren seriea, goizeko hirugarrena, menderatu baitute, Txinaren, Errusiako Batzorde Olinpikoaren, Hungariaren eta Samoaren aurretik helmugaratuta. Txanda bakoitzeko lehen bi ontziak zuzenean pasatzen ziren hurrengo fasera. Peñak eta Cubelosek 3:10.138ko denbora markatu dute, jardunaldiko hirugarren denborarik onena, Australiak (3:08.773) eta Alemaniak (3:09.830), txapeldun mundial eta olinpikoak, soilik gaindituta.

“Helburua lehenengo bien artean sailkatzea zen biharko indarrak gordetzeko” esan dio Peñak Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Maila honetako proba batek eskatzen duen esfortzua handia izan arren, Iñigok eta Pacok indarrak gorde dituztela eman du, euren seriean jaun eta jabe izan direla ikusita. Irteera ona egin dute, eta gero, horri gehitu zaio euren ohiko estrategia erosotasunez gauzatu dutela, gutxiagotik gehiagora joanda azken txanpan. Lehen 250 metroetan bigarren zihoazen, hirugarren 500 metroetan, baina 750 metroak lehen postuan gainditu dituzte.

“Azkenengo metroan indartsu iristea badakigu, azken metroetan jokatzen direlako dominak eta lehen postuak baina hasieratik estropadan sartuta egon gara, kontrolpean izan dogu beti eta egia esan sentsazio onekin eta animo aldetik oso ondo gaude biharko” gaineratu du Iñigok.

Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek badakite faborito nagusietakoak direla Tokioko Jokoetan dominak irabazteko, 2018an eta 2019an Munduko txapelketetan lortutako zilarren ondoren, baina onartu dute finalerdiak zailak izango direla, sei ontzik osatuko dutelako bakoitza eta lau baino ez direlako pasako finalera.

“Finalerdiak oso gogorrak izango dira. Azkenean 12 ontzi geratuko dira eta zortzi pasako dira finalera. Kanpoan geratuko diren K2ak oso indartsuak izango dira eta finalerdian ere oso adi irten beharko dugu, lan egitera eta sustorik ez izatera. Pausoz pauso joan behar da” ziurtatu du Basque Teameko palistak.

Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek bihar, abuztuaren 5ean, 10:26tik aurrera jokatuko dute finalerdia, 03:26 Euskadin.Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da hirugarren sailkatze-seriean

Iñigo Peñak eta Paco Cubelosek bihar, abuztuaren 5ean, 10:26tik aurrera jokatuko dute finalerdia, 03:26 Euskadin.

Honekin lotutako berriak

03-abendua-2024

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Basque Team

Informazio gehiago
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Informazio gehiago
21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago