Atlanta '96an lortutako dominak ekarriko dituzte gogora Idurainek eta Olanok
27-martxo-2012

Atlanta '96an lortutako dominak ekarriko dituzte gogora Idurainek eta Olanok "BAT to London" saioan

Oiana Blancok, Amador Granadosek eta Londreseko albisteek osatuko dute bederatzigarren atala

2012ko martxoaren 27a Hilabetero ETB-SATen Londres 2012ko Jokoetarako sailkatzeko aukerak dituzten euskal kirolarien berri ematen duen saioak, BAT to London 2012k, euskal txirrindularitzako bi izen handi izango ditu gonbidatu gisa asteazkeneko programan. Miguel Indurainek eta Abraham Olanok elkarrekin gogoratuko dute 1996ko Atlantan erlojuz kontrako proban lortutako balentria, hurrenez hurren, urrrezko domina eta brontzezkoa eskuratu baitzituzten.

Iñigo Asensiok aurkezen duen saioak Indurain eta Olano bildu ditu, alde batetik Joko Olinpikoetan izandako bizipenak partekatzeko, eta bestetik, beraien kirol ibilbidean lortutako arrakasten inguruan solasteko. Txirrindularitza da, hain zuzen ere, euskal olinpismoari garaipen garrantzitsuenetarikoak eman dien kirola. Gertu dugun hitzorduan, Londresen, euskal txirrindulariak izan ditzaketen aukeren gainean ere hitz egin dute Olanok eta Indurainek.

Bizikletekin jarraituz, “BAT to London 2012” saioko 9.atalak Londreserako sailkatuz bere kirol ibilbide arrakastatsuari amaiera eman nahi dion Amador Granados txirrindulari paralinparraren inguruko saioa prestatu du. Sailkapena poltsikoan daukan Oiana Blanco judokak ere bere tartea izango du programan, Londreserako eramango duen prestakuntza aipatuko duelarik.

Jokoak hasteko 4 hilabete baino ez direnean falta “BAT to London” saioak oraindik sailkatzeko modua duten euskal kirolarien aukerak aztertuko ditu. Londresera hilabetero egin ohi duten bisitan udako hitzordurako azken prestaketak izango dira ikusgai. Erresuma Batuan zehar zuzi olinpikoak eramango duen ibilbidea, segurtasun neurriak eta kirolarien egoitza olinpikoa aztertuko dute kazetariek eta bitxikeri gisa, Jokoetan parte hartuko duten lau kirolari palestinarrek entrenatzeko dituzten baldintza eskasak plazaratuko dira.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago