Iker eta Xabi donostiara itzuli dira Barcelona World Race proban arrakasta lortu ondoren
18-apirila-2011

Iker eta Xabi donostiara itzuli dira Barcelona World Race proban arrakasta lortu ondoren

Hurrengo egunetan erabakiko dute Volvo Ocean Race probara joan edota Londres 2012an lehiatu

Donostian, 2011ko apirilak 18.- Lehorrera hurbildu gabe 95 egun igaro ondoren, Iker Martinez eta Xabi Fernandez gipuzkoarrek bigarren postuan amaitu zuten apirilaren 5ean Barcelona World Race deritzon eskalarik gabeko mundu-bira. Arrakasta berri honen ondoren, BAT Basque Team-en babespean diharduten bi euskal estropadalariak, etxe aldera itzuli eta Kursaal Jauregian azaldu dira gaur goizean beren esperientziaren berri emateko.

Gure ordezkariek irabazleak baino 23 ordu geroago zeharkatu zuten helmuga. Abenturak Gabonzahar-gauean hasi eta 94 egun, 21 ordu, 17 minutu eta 35 segundo iraun duela gogoan hartuta, alde hori ezdeusaren parekoa dela esan genezake. Iker eta Xabi, Michel Desjoyeaux-ek Vendée Globe bat irabazteko erabili zuen ontzi berberaz —orain “Mapfre” izenaz birbataiatu dute— baliatu dira mundu-bira egiteko. Eta lortutako bigarren postu hori tamaina handiko arrakasta da, bereziki gogoan hartuta era honetako estropadetan duten esperientzia murritza eta prestatzeko erabili duten denbora laburra.

Iker eta Xabi dira, BAT Basque Team-en babespean, jardunean diharduten euskal kirolaririk sarituenetakoak: bi domina lortu zituzten Olinpiar Jokoetan (urrezkoa Atenasen eta zilarrezkoa Beijing-en) eta Munduko Txapelketa irabazi dute 2002an eta 2004an, baita 2002, 2007 eta 2008ko Europako Txapelketa eta 2006ko Munduko ISAF Jokoak ere. Iker Martinez de Lizarduik (Hondarribia, 1977-6-16) eta Xabier Fernandez Gaztañagak (Ibarra, 1976-10-19) elkarrekin nabigatzen dute 1998 urteaz geroztik, orduan ia ezezaguna zen modalitate batean, 49er delakoan. Modalitate honen ezaugarriek ez dute inongo zerikusirik Barcelona World Race bezalako iraupen luzeko eta eskalarik gabeko lehiaketa baten ezaugarriekin.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago