Gaur hasi da eslalom piraguismoko Munduko Txapelketa Augsburgen eta Basque Teameko sei kirolari lehiatuko dira bertan
27-uztaila-2022

Gaur hasi da eslalom piraguismoko Munduko Txapelketa Augsburgen eta Basque Teameko sei kirolari lehiatuko dira bertan

Maialen Chourraut lehiaketara itzuli da, sorbaldako lesioagatik egindako ebakuntzaren ondoren

Augsburg (Alemania), 2022ko uztailaren 27a. Gure palistek Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, hasiera eman diote,  taldekako probekin.Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35eko denbora eginez (+13.57 Alemaniarekiko, irabazlea). Maialen ilusioz gainezka dago, baina badaki, era berean, zaila izango dela Munduko Txapelketa honetan sorpresa ematea bere sorbalda ebakuntzaren ondoren.

Gizonezkoen K1ean, Joan Crespok 11. amaitu du Miquel Trave eta Manuel Ochoarekin batera. 103.89ko denbora egin dute, Alemaniarekiko +11.99, hau ere gizonezkoetan garaile.

Emakumezkoen C1ean, Miren Lazkanok, Klara Olazabalek eta Ainhoa Lameirok osatutako hirukotea 7. izan da, 131.18ko  kronoarekin (Txekiar Errepublikarekiko +15.83).

Ander Elosegi Luis Fernandez eta Miquel Traverekin batera aritu da, gizonezkoen C1ean. 12. postuan amaitu dute 153.22ko denborarekin (+57.74 Esloveniarekin alderatuta). Jaitsiera ona egin dute, baina Anderri 4. Atean jarritako 50eko zigorrak min handia egin die eta ezin izan diote buelta eman.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago