Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean
26-urria-2015

Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean

Gloria Ironman 70.3 Turkey probako podiumaren bigarren koskara igo berri da Gurutze Frades Basque Teameko triatleta. 4:28:41eko marka egin zuen, eta Alexandra Tondeur irabazleak bi minutu baino ez zizkion atera. 1.000 triatletak baino gehiagok hartu zuen parte proba honen lehen edizioan.
Frades ilusioz gainezka dago hurrengo hitzorduari begira, Malaysiako Iron Man-a, azaroaren 14an. “Hemen egin dudan lanarekin oso gustura nago. Beti da garrantzitsua emaitza on baten bultzada, are gehiago aurretik daukagun bidaia luzea eta etxetik kanpo egun asko daramatzadala kontuan hartuta. Denboraldi amaierako azken eginahal hauek bide onetik ari naiz gauzatzen”, dio pozarren.
34 urte ditu eta iaz sartu zen Basque Team-en Iurretan jaiotako triatleta hau. 25 urterekin hasi zen triatloi munduan, aurretik saskibaloian aritu ostean. 2011ean lortu zuen lehendabiziko aldiz Distantzia Luzean Espainiako Txapeldun izatea, eta harrez gero 2012, 2013 eta 2014ko tituluak irabazi ditu. Munduko ITU Long Distance Txapelketan 4. sailkatu da aurten, eta garaipen historikoa lortu zuen Vichyn, Frantzian, bertako Iron Man-a irabaziz.

Honekin lotutako berriak

17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago