Goi-mailako kirolarientzako 2017ko Basque Team bekak eskatzeko epea ireki da
06-otsaila-2017

Goi-mailako kirolarientzako 2017ko Basque Team bekak eskatzeko epea ireki da

Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2017. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean.

Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, batez ere kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei, kirol ez olinpikoak ere onartzen diren arren.

2017ko Basque Team bekek hainbat modalitate barne hartzen dituzte, hala nola, modalitate ekonomikoak (hiru aldaeratan: oinarrizko beka, helburukako sariak eta laguntza osagarriak) eta zerbitzu osagarriak eskaintzea (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak edota, coaching-a eta kirolari bekadunen jardueren zabalkundearen bitartez, onura soziala helburu dutenak). Derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, dopinaren aurkako borrokari eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2017. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka, sari eta laguntza osagarrien zenbatekoa zehazteko, onartu diren eskabideak eta Euskadi Kirola Fundazioak duen finantza egoera hartuko dira kontuan. Ematerakoan, halaber, 2016eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

Basque Team Fundazioa euskal sektore publikoko fundazioa da. Erakunde honen helburua goi mailako euskal kirola bultzatu eta sustatzea da; horrela, goi mailako kirolean nazioarteko lehiaketetan erruz parte hartu ahal izango da eta, bereziki, goi mailako kirol ekitaldietan. Halaber, lehiaketa horietan euskal kirolariek goi mailako emaitzak izatea da erakundearen beste helburua.

Honekin lotutako berriak

12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago