Goi mailako kirolariei zuzendutako 'Basque Team 2018 bekak' eskatzeko epea ireki da
14-maiatza-2018

Goi mailako kirolariei zuzendutako 'Basque Team 2018 bekak' eskatzeko epea ireki da

• Beken oinarriak eskuragai daude webgunean https://basqueteam.eus/eu/becas/; bertan dokumentua osorik jaitsi daiteke

• Funtzio-aniztasuna duten kirolarien eta ohiko kirolarien bekaren zenbatekoa berdindu egingo da lehen aldiz, bai programa olinpikoan, bai ez olinpikoan

• Orain arteko bekei ‘Support’ bekak, ‘Parte-hartze’ bekak eta ‘Basque Team and Pyeongchang 2018’ bekak gehitu zaizkie

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2018. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean.

Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, batez ere kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei, kirol ez olinpikoak ere onartzen diren arren.

2018ko Basque Team bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, coaching-a, goi mailako kirola uztean laneratze prozesuan emandako sostengua, irudi eta komunikazio zerbitzuak…). Gainera, kirolariez gain, derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.

Lehen aldiz, kirol egokituaren bekaren zenbatekoa kirol ez egokituaren bekaren pare jarri da, bai kirol olinpikoari bai kirol ez olinpikoari dagokionez.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2017. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketetan), maila absolutuan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

Beka motak:

a.- ‘Basque Team Kirolariak’ bekak:
Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntza da. Probaren arabera izan daitezke:
• Programa olinpiko eta paralinpikorako Basque Team beka
• Olinpikoa eta paralinpikoa ez den programarako Basque Team beka.

b.- ‘Basque Team Teknikariak’ bekak:
Kirolariaren prestaketaz arduratzen den pertsona gorenari zuzendutako beka.
c.- ‘Basque Team Support’ bekak:
2017. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2018. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute.

d.- ‘Basque Team Parte-Hartze’ bekak:
Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Basque Team Support’ bekak eskuratu, 2017ko denboraldian kirol lehiaketa jakin batzuetan (oinarrietan zehaztutakoak) parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.
e.- ‘Basque Team & Pyeongchang 2018’ bekak:
2018ko neguko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzeagatik emandako ekarpen ekonomikoa da. Basque Team Kirolariak beka jasotzeko baldintza guztiak betetzen ez diren ustezkoetan emango da.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago