Garaipenen bideari jarraitu nahi dio Asier Agirre atletak 2019an
03-urtarrila-2019

Garaipenen bideari jarraitu nahi dio Asier Agirre atletak 2019an

Basque Teameko Asier Agirre atletak urte honi ekin nahi dio aurreko urtea itxi zuen bezain ondo. Parisen jokatutako INAS Europako txapelketako 10.000 metrokoan azpitxapeldun izan zen eta Europako kros egokituko txapelketan urrezko eta brontzezko dominak lortu zituen bakarka, proba luzean eta proba laburrean, hurrenez hurren.

“Nahiko pozik nago urte honetan egindakoarekin, ikusita nola hasi nuen urtea, lesionatuta, belaunean edema oseoa eduki nuela eta lau hilabete pasa nituela geldi, soilik bizikleta egiten. Hori aintzat hartuta, lortutako emaitzekin oso pozik”.

“Atletismoak daukana da urte batean dena ondo irteten dela eta beste batean ez. Jarraitu behar dugu aurrera, amore eman barik”.

“Udan eduki genuen Parisen aire libreko Europako txapelketa. Bertan 10.000 metrokoan bigarren gelditu nintzen eta taldean hirugarren geratu ginen”.

“Urrian, Portugalen, maratoi erdian bosgarren bukatu nuen eta taldeka bigarren. Urtea amaitzeko krosa korritu nuen eta hor bai, emaitza bikaina lortu nuen. Kros laburrean taldearekin irabazi genuen eta ni hirugarren izan nintzen. Kros luzea ere irabazi genuen eta nik bakarka garaipena eskuratu nuen”.

“Basque Teamekin gustura nago. Beka ematen didate, medikuarengana joan naiteke zeozer gertatzen bazait, eta gainera materiala erosteko ere euren laguntza daukat. Hori eskertzekoa da”.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago