'Fit Learning Systems', Basque Teamen kolaboratzaile berria
Enpresak eta Fundazioak kontratu bat itxi dute interes sozial handiko prestakuntza-ikastaroak antolatzeko
Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordinatzaileak, eta Guillermo Gredillak, Fit Learning Systems SLko CEOk, prestakuntza-ikastaroak antolatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, aipatutako enpresak ikastaro horietarako fakturatzen duenaren ehuneko portzentaia bat eskainiko dio Fundazioari, Basque Teamek zenbateko hori bere helburu soziala eta fundazioaren xedeak garatzeko erabil dezan; hau da, goi mailako euskal kirolariei eskaintzen zaizkien zerbitzu integralak bermatzeko eta nazioarteko lehiaketetan haien parte-hartzea eta emaitzak sustatzeko erabiliko ditu Basque Teamek jasotako diru-sarrerak.
Basque Teamek prestakuntza egin nahi du kirolean interesa duten hainbat arlotan, eta ‘Fit Learning Systems’ enpresaren laguntzarekin egingo du. Enpresa horrek elearning soluzio berritzaileak garatzen baititu, IA Generativa erabiliz eta erabat pertsonalizatuko esperientziak eskainiz.
Basque Team 2017tik bultzatzen ari den ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan doa kokatuta egitasmoa. Garapen Jasangarriko Helburuetan eta 2030 Agendan oinarrituta dago proiektua eta kirolak eta goi-mailako kirolariek dituzten balioak gizarteari hurbildu nahi dizkio. Goi-mailako kirolak gizarte-aurrerapenari laguntzen dio, eta bozgorailu gisa balio du mugarik ez izateko eta mugak zeharkatzeko, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko, globalagoak izateko, elkarri entzuteko eta ikasteko. Horrela, Basque Teamek prestakuntza-ikastaroak antolatuko ditu ‘Fit Learning’ek duen plataformaren bidez; prestakuntza-ikastaro horiek interes sozialekoak izango dira, eta bat datoz Fundazioak bultzatzen dituen berdintasun- eta haurren defentsa-politikekin.
Hauek dira apiriletik aurrera plataforman eskainiko diren lehen ikastaroak:
• LEHEN SOROSPENAK
• LEHEN SOROSPENAK EGUNERATUTA
• HAURRAK KIROLEAN ZAINTZEKO ETA BABESTEKO SENTSIBILIZAZIOA
• KIROL-INGURUNEETAN PROTOKOLOA ERABILTZEA ETA ADINGABEA BABESTEA
Basque Teamek garatuko ditu prestakuntza-ikastaroak abian jartzeko zeregin guztiak: antolaketa, prezioak, irakasleak, edukiak eta, oro har, ikastaroekin lotutako edozein alderdi zehaztea. Basque Teamek antolatuko ditu ikastaroak, FIT LEARNINGek duen plataforma edo softwarearen bidez. Plataforma edo software hori Fundazioaren esku jarriko du enpresak. Plataforma horren bidez, izen-emateak kudeatuko dira, ordainketa-pasabidea eta prestakuntza-plataforma abian jarriko dira, ikasleei euskarria emango zaie, diplomak banatuko dira eta komunikazio-interfaze automatikoa sortuko da Eusko Jaurlaritza sistemekin, EJIEren sistemekin, ikastaro bakoitzean izena eman duten pertsonen datuak eta amaitutako titulazioei edo ikastaroei buruzko informazioa bidaltzeko.
Ikastaroetara sartzeko, ‘Basque Team Academy’ erabiliko da esteka honetan: https://basqueteamacademy.smartmobile.fit/eus /
FIT Learning enpresaren elearning SmartMobile plataforma Prestakuntzarako Irtenbide Teknologiko Onena izendatu zuten 2022an. Smartmobilek 300.000 ikasle aktibo baino gehiago ditu, eta Kirol Eskolaren (Eusko Jaurlaritza) eta gaur egun kirol-hezkuntzaren eta -sentsibilizazioaren arloan dauden prestakuntza-proiektu garrantzitsuenetako batzuen prestakuntza-plataforma da.
Basque Teamek eta Fit Learning Systemsek gaur lotutako akordioa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko da, printzipioz.