"Salbuespen une bat bizitzen ari gara, eta denoi pixka bat kostatzen zaigun arren, etxean geratu behar dugu"
Basque Teamek Amador Granados txirrindulariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Amador Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen. Gogoratu behar da Amadorrek brontzea lortu zuela Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetako taldekako abiadura proban, 2016an.
“Kaixo, Amador Granados naiz, txirrindularitza egokitukoa eta Basque Team-eko kirolari taldekoa. Salbuespen une bat bizitzen ari gara, eta denoi pixka bat kostatzen zaigun arren, etxean geratu behar dugu, hori delako hau ahalik eta azkarren amaitzeko modua, eta ea horrela egin daitezkeen aurtengo Olinpiar Jokoak. Ziurrenik datorren urtera atzeratuko dituzte, eta ea horrela gu lasai entrenatzen has gaitezkeen, eta ea zer gertatzen den gure kirol bizitzarekin”.
“Jendea animatzen dut etxean gera dadin eta ahalik eta gutxien atera dadin, eta beharrezko segurtasun neurriekin, hau ahalik eta azkarren amaituko delakoan. Agur bero bat “.