Juan Jose 'Kako' Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako lehen sailkapen jardunaldian parte hartu eta gero
26-ekaina-2019

Juan Jose 'Kako' Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako lehen sailkapen jardunaldian parte hartu eta gero

Basque Teameko bekaduna den ‘Kako’ Aramburu tiratzaileak gaur egin du debuta Europear Jokoetan, skeet modalitateko lehe sailkapen txandan. Kakok bosgarren bukatu du Minskeko Shooting Center delakoan. Hiru txanda izan ditu; lehenengoan 24 plater hautsi ditu, bigarrenean 25 eta hirugarrenean beste 24. Guztira 73 plater hautsita, bere mailarik onena eman du. Kako Munduko txapeldun izan zen 2011n eta diploma olinpikoa irabazi zuen Beijingo 2008ko Jokoetan. Bihar bigarren sailkapen txanda jokatuko du goizean. Arratsaldean jokatuko da finala eta sei tiratzaile pasako dira horretara.

EUROPEAR JOKOAK

2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko lehia.

Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. 4.000 kirolari bilduko dira Bieloerrusiako hiriburuan 200 ekitalditan lehiatzeko, baita 50 batzorde olinpikoetako ordezkari diren 2.000 entrenatzaile eta laguntzaile ere. Nazioarte mailako 650 epaile eta nazio mailako beste 410 bertan arituko dira. Atzerritik hedabideetako 1.000 pertsona espero dira; eta beste 100 europear federazioetako idazkari nagusi, presidente eta kiroletako ministroak kontuan izanda, olinpiar batzoerdeetako 250 langile eta ordezkari baino gehiago, baita Europako Estatuetatik etorritako hainbat presidente, lehen ministro eta maila goreneko funtzionarioak ere. Europar Jokoen bigarren edizioa Minskeko kirol instalakuntza onenetan egingo da: “Dinamo Arenan”, “Minsk-Arenan”, “Chizhovka-Arenan” eta beste hainbatetan.

Jokoetan lehentasuna emango zaio olinpiar balioen, bizitza estilo osasuntsuen eta jarduera fisiko eta kirolaren garapenari.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago