Eneko Llanos triatletak eta Ignacio Martin errugbi jokalariak arrakastarako gakoen inguruan hausnarketa egin dute
20-abendua-2018

Eneko Llanos triatletak eta Ignacio Martin errugbi jokalariak arrakastarako gakoen inguruan hausnarketa egin dute

Basque Team Fundazioko Olatz Legarza koordinatzailearen eta Pablo Sanz APDko Iparraldeko sailburu eta Deloitte Abogados-eko bazkidearen presentzia izan duen Basque Teamek, Athletic Fundazioak eta APDk (Asociación para el Progreso de la Dirección) antolatutako jardunaldian enpresan eta goi mailako kirolean arrakasta lortzeko gakoak bilatu dituzte, banakako eta taldeko lana aztertuta

Bilbo, 2018ko abenduaren 20an. Basque Team Fundazioak, Athletic Fundazioak eta APDk antolatutako ‘Bakarka ala taldean? Kirolean eta enpresan arrakasta lortzeko gakoak’ izenburua izan duen jardunaldia gaur egin da Bilbon, Olatz Legarza Barque Teameko koordinatzailea, Pablo Sanz APDko Iparraldeko sailburu eta Deloitte Abogados-eko bazkidea, Ignacio Martin errugbi jokalaria eta Eneko Llanos triatleta bertan izan direla.

Jardunaldia Pablo Sanzek egindako ongi-etorriarekin hasi da, eta ondoren Olatz Legarzak hartu du hitza. Kirol arloan bikaintasunezko emaitzak bultzatzeaz gain, behin euren kirol ibilbidea bukatuta, fundazioak kirolariei lan munduan sartzeko laguntza eskaintzen diela azpimarratu du Legarzak. Iaz Basque Teamek euskal patronalekin akordioa sinatu zuen eta bide horretan lanean jarraitzen du kirolarien eta enpresen arteko gerturatzea sustatzeko.

Olatz Legarzak egindako irekieraren ondoren, Carmen Larrakoetxeak kazetariak gidatutako mahai-inguruan, Rioko Jokoetan hamargarren postua erdietsi zuen Ignacio Martin errugbi jokalariak eta bi aldiz olinpikoa izan den eta egun distantzia luzeetan erreferentea den Eneko Llanos triatletak hartu dute parte.

Biak enpresa munduak eta goi mailako kirolak dituzten berdintasunen inguruan mintzatu dira. Gainditze-ahalmenaren, egunerokoa planifikatzeko eta familia eta lana uztartzeko beharraren, komunikazio tekniken eta marketinaren garrantziaren, arrakastak eta porrotak kudeatzeko gaitasunaren, talde-lanaren eta lehiakideekin kolaboratzeko beharraren, motibazioaren, balioen eta bai enpresetan bai kirolean derrigorrezkoa den konpromisoaren inguruan hitz egin dute.

Eneko Llanosek nabarmendu du etengabe gauzak ikasten ibili behar dutela eurak direlako euren marka saldu behar dutenak eta zentzu horretan ekintzaileak dira. “Prest egon behar dugu hanka sartzeko eta asmatzeko” adierazi du Basque Teameko enbaxadoreak.

“Formula magikorik ez dago. Egunero lan egin behar da eta zure burua etengabe moldatu edo egokitu behar duzu” azpimarratu du Ignacio Martinek.

Kirolean eta enpresan arrakastaren gakoak bilatzeaz gain, Ignaciok eta Enekok kirolariek goi mailako lehia alboratzen dutenean laneratzeak suposatzen duenari buruz hitz egin dute. Zentzu horretan biek Basque Teamek ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren bitartez egindako lana eta ekimenak eskertu dituzte. “Gure esperientzia balio erantsia izan daiteke enpresentzat” esan du Enekok. Ignacio Martinek, bestalde, gogoratu du “kirol proiektuek integralak izan behar dutela eta kirolaria esparru guztietan prestatu behar dutela”.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago