Eneko Llanos Arizonan nagusitu da eta Kona 2019rako sailkapena eskuratu du
19-azaroa-2018

Eneko Llanos Arizonan nagusitu da eta Kona 2019rako sailkapena eskuratu du

Distantzia luzeko triatloietan nazioarte mailan erreferentea den Eneko Llanosek garaipena erdietsi du Arizonan, lehiaketa gutxi burutu duen urtean. Enekori gutxi falta zaio 42 urte betetzeko baina hori ez da oztopo izan urteko heroi bilakatzeko eta erakustaldia emateko Arizonako Ironmanean. Emaitza honi esker 2019ko Konako proban parte hartuko du.

Basque Teameko enbaxadorea lasterketa buruan sartu da, Nicholas Granet ezezagunak bideratu dituen igeriketako 3.800 metroak egin eta gero.

Bizikletako tartean ere lehenengo kilometroetatik aurrealdean jarri da Eneko, taldea hautsiz, gero Graves, Dekker, Dreitz eta Tollaksonekin borroka estua izan duen arren.
Maratoia hirugarren postuan hasi du gasteiztarrak baina 25. kilometrotik igarotzean líder jarri da Eneko. Arizonan bigarren aldiz lehiatu da Eneko eta oraingoan garaipena lortu du 8:04:24ko denbora eginda. Maratoian 2:47:31eko marka egin du, bere kirol ibilbideko onenetarikoa. Clemente Alonso bigarren izan da eta TJ Tollakson hirugarren.
Gaurko emaitzari esker 2019ko Hawaiiko Ironmana jokatzeko txartela irabazi du Eneko Llanosek.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago